Traperoren trapuak
Trapero gora eta Trapero behera. Egia esan, Joxeren eskutik aditu nuen lehenbiziz izatez Patxi Iraeta den Traperoren izena. Ikusminak bultzatuta, blogari entzutetsu honen barne munduetan sartu eta komunitate batean barneratu naiz, euskal blogosferan alegia.
“El Corte Ingles”en antza omen du euskal blogosferak. Iraetak dioenez, blogak gero eta aberatsagoak dira eta kudeatzen errazagoak, honenbestez, aukera ugari eta zerekin entretenitu badago. Positiboa ote? Nik baietz esango nuke. Izan ere, blogak eta blogosferak paper garrantzitsua jokatu dezakete euskararen normalkuntza prosezuan. Eta eskola orduan aipatu bezala, blogen mundua izango daiteke euskara unibertsalizatzeko tresna.
Bestalde, blog, fotolog eta antzekoak, pentsamendu bakar eta inposaketak baztertu ditzakete, aniztasuna eta dibertsitatearen mesedetan. Eta harrigarria da euskara bezalako hizkuntza minoritario batean oinarritutako blog batek 10.000 sarrera baino gehiago izatea googlen.
Blogosferaren fenomenoa hasiera baino ez da gurean. Eratuak dira jada milaka pertsonak osatzen dituzten komunitateak, elkarrekin hartu-emona eta komunikazioa landuz.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2008-04-18 16:21 #1
Ez ahaztu Interneten idazten ari zarela, eta sarean loturak ezinbestekoak direla. Hemen Berria egunkariari eta Patxitrapero blogari egin diezaiekezu lotura bana.<br>
Utzi iruzkina: