Egoera jasan ezina

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-11-29 19:15
2

Duela bi aste proiektu berri betekin hasi nintzen nire unibertsitatean. Bertan Brasilgo MSTko taldeari buruzko lan bat egin behar genuen taldeka. Talde bakoitzak Brasilen inguruko gai ezberdinak zeuzkan eta nire taldeari Mundu Globalizatuaren Geopolitika tokatu zitzaigun. Hasera batean beldur nintzen zer izango ote zen ez nekielako. Baina pixkanaka-pixkanaka martxan jarri ginen eta jada lana nola eta zer egin behar genuen argiago ikusten nuen.

 

Oso gai interesgarria tokatu zitzaigun eta gustura aritu naiz lanean. Baina gogorrena munduan dagoen egoera triste eta penagarria ikustea izan da. Gu edozein txorrada edo tontakeriagatik kexatu egiten gara baina ez gara konturatzen beste askok eta askok zein gutxi duten eta konformatu egiten dira. Egoera honen aurrean zerbait egin behar dugu, ezin dugu laga aberatsak aberatsago bihurtzen eta txiroak oraindik eta txiroago.

 

Azkenik esan, oso esperientzia polita izan dela eta oso harro nagoela egin dugun lanarengatik. Baina, honek begiak ireki dizkit eta gauzak ezin dira horrela geratu ikusarazi dit. Beraz, ahal dugun heinean denok geure apurra jartzen badugu pixkanaka-pixkanaka mundu desorekatu hau hobetu dezakegu. Baina, denon laguntzarekin.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-02 13:28 #1

Mezu interesgarria, Ihintza. Aberastu egiten du zure bloga. Segi horrela.<br />

Ihintza

Ihintza 2007-01-04 09:56 #2

Eskerrik asko Joxe animoengatik.


Utzi iruzkina: