Lehenengo batzarra

Urtarrilak 3- 20etan kultur-etxean egindako batzarraren kronikia

Kontutan hartzen badogu, egin zen lehen batzarra izan zala, aurkezpen orokor bat egiteko aprobetxatu zan, funtzionamendua, orain arte egindako bidea eta aurrera begira zer. Jendearen aportazioak ere entzun ahal izan ziren.

Funtzionamendua
Bertan azaldu zen erara, funtzionamendua bi taldetan banatzen da.

Mahai txikia

Mahai txikia 15 egunetik behin batzen da. Berton, alderdi politikoak, EA eta Batasuna, eta herri eragileak, Etxebila eta LG biltzen gara. Mahai hau, jende guztiari zabalik dago, bai astebikotasuneko konpromisua hartu nahi duenarentzat, zein momentuko aportazio pertsonalak egin nahi dituenarentzat. Normalki, asteazkena 7retan biltzen gara kultur etxean, sahaiatuko gara hemen jartzen edo hitzako agendan sartzen.
Zein da honen zeregina- Talde txiki honen zeregina, proposamenak landu eta lan karga handia hartuz mahaia dinamizatzea da. Helburua, mahaira proposamenak landuta eramatea da. EZ DA ERABAKIORRA inondik inora ere ez.

Mahaia
Mahaia guztiok osotzen dugun GUNE ERABAKIORRA da. Edonor etorri liteken tokia, oso onuragarria litzateke konstantzia eukitzea, mahairen partaidetza goruntz joan dadin.
Erabakiak ahalik eta adostasunik handienarekin hartzea du helburua. Azkenean, mahai honek erabakiko du aurrera  eramango dugun alternatiba eta arazoa konpontzeko hildoa.

Orain arte zer?
Orain arte, udaletxeak egindako diagnostikoa aztertzen aritu gara, honako ondorio nagusiak atera ditugularik.
1-Lekitton etxebizitza eskubidea ez da errespetatzen.
2-Orain arte eramandako etxebizitza libreak egiteko politikak, ez du arazoa konponduko. Etxebizitza libreak han eta hemen egiteak arazoa handitu baino ez du egiten.
3-Etxebizitza arazoa konpontzeko, danon parte hartzea beharrezkoa da. Eta hartzen doguzan konpromisoak aurrera eruateko asmo sendoa adierazten dogu.
4-Arau subsidiarioen berriztapena hurbiletik zaindu behar da. Etxebizitza arazoa eta herriaren norabidea konpontzeko orduan ezin besteko tresna dirazelako.

Hamendik aurrera zer?
Hamendik aurrera, alternatiben inguruan eztabaidatzen hasiko gara. Horretarako inoiz baino beharrekoagoa da danon parte hartzea. helburua, alternatiba zehatz bat atara eta lan hildo bat zehaztea da.

Jendearen aportazinoiak
Honek dira apuntata daukaguzenak, gehiago izan litekez, dana dala, zabalik dago toki hau ere, bakoitzak bereak hamen izteko:
1- Etxe huts gehiegi dagola lekitton. Eta alternatibak, etxe horrek betete bidean joan behar dirazela. Eta ez etxebizitza berriak eraikitzeko bidean.
2-Beste batzuk ere galdetu eben ea zergatik eraiki behar zan gehiago? lekittok daukon lur zatia oso eskasa danian.
3- Lonjak etxe moduan reabilitateko alternatibiaren alde agertu zan bat, baina ez bakarrik alde zaharrekuak, Lekitto guztikoak baino.
4- Parte hartzeari garrantzi gehiago emon behar jakola esan zan, eta horretarako neurriak hartu behar zaloa.
5-Gazte moduan etxebizitzia beharrezkoa dala azpimarratu zan bebai. Ez parejiagaz bizitzeko, edo umeak eukiteko bakarrik, pertsona bakoitzak bere eremua behar dabelako, pertsona aske eta independiente modura garatzeko eta gaur egun hori ez zala beteten.

Mahaiaren partetik, aportazino horrek danak aztertu eta aurrera eruateko konpromisoa hartu zan.

bat

bat 2007-02-07 15:28 #1

ez zarete bakarrak, ikusi ondoko artikulu hau.<br />http://www.gara.net/paperezkoa/20070206/1836/eu//Etxebizitzaren/arazoa/salatzeko/manifestazioaBiarritzen<br /><br />gogor eutsi<br />


Utzi iruzkina: