Blogaren aurkezpena

Aupa irakurle guztiori.
Blog honen aurkezpena egitera gatoz. Blog hau nondik dator? Zertarako? Galdetzen egongo zarie asko ta asko.
Blog honen idea, egin genduan lehen batzarreko hausnarketa bateri erantzuna da. Batzarreko batek komentaten eban, etxebizitza arazoa konpontzeko mahaia zelakoa zan esaten genduanean, parte hartzailea izango zala esaten genduala. Eta hori, neurri baten bete arren, egunerokotasunean mahaia zeren inguruan berbetan egoan jakin eta aportazinoiak egiteko ez egoala tokirik. Horregatik sortu genduan kuaderno hau, egunerokotasunean EAKM zertan dabilen jakin eta horren inguruan iritzia emoteko.
Honen erantzunak era baliagarri izan daitezke, partaidetza zelan bultzatu eta hobeto egin nonok ideiak badaukoz.
HAU DANON TOKIA DA, BERAZ, IKARA BARIK PARTE HARTU, KRITIKA ETA APORTA!!

borthuzai

borthuzai 2007-01-25 19:02 #1

Kaixo!
nire blogean "Peña Gantxegi eta etorkizuna" izeneko post-ean gai honen inguruan aritu ginen zenbait blog-kide eta ni, eta etxeak merkeagotzeko lur gutxiago erabili beharra dagoelaz ohartu ginen, etxebizitzak zabaleruntz beharrean goruntz eraiki behar zirela, gure lurralde honen etorkizuneko paisaia birplanteatu eta etxeorratzak eraikitzeari ekin beharko geniokela.
Ez dakit lekeitiorako balio lezakeen, baina beno, hortxe joan da ba!

neu

neu 2007-02-24 02:33 #2

Neure ustetan hori ez da arazoa Borthuzai. Euskal Herrian densitate demografiko handia dago, baina ez horrenbesterako...Holandan zatia handiagoa da ta raskazielos bakar bat bez dauke.

Arazoa ez da edifikateko lekurik ez dagoela, baizik eta lur zoru horregaz espekulatu egiten dala. Nire ustetan erakunde publikoek, legeen bitartez, ziurtatu behar dute lurra, haizea edota uraren modura, ez dala espekulateko merkantzia bat, baizik eta pertsonok bizitzeko behar dogun oinarrizko rekurtso bat. Espekulazioa benetan zigortzen duen zoruaren lege bat behar dogu, eta ez orain indarrean dagoen ladrillazoaren bitartez gutxi batzuk aberasten duen politika hori.

Utzi iruzkina: