Daniel Innerarity

No profile photo I dont love anyone | 2008-02-28 11:33

Daniel Innerarityren hitzaldia, HUHEZIn

Ezagutzaren gizartean bizirautea ez da gauza erraza. Gizarte berri honek daukan arrisku garrantzitsuena informazio uholdea da. Informazioak gainezka egiten digu, edo, batzuek izendatzen duten moduan, infoxikazioa. Beraz, gizarte honetan izan dezakegun erronkarik zailena gehiegizko informazio hori gestionatzea da.


Innerarityk dionez, ezagutzaren gizarteak aberastu baino gure ezezagutzan itotzen gaitu. Antzina edozeinek jakin zezakeen guztia ikasten zuen, egun, bestalde ikas dezakegunaren eta ikasten dugunaren arteko aldea izugarria da. Kontutan izanda jakin genezakeen guztia, dakigun apurra ezerezaren ondoan kokatu dezakegu. Bestalde, egun ezagutzen edo ikasten ditugun gauzak gainetik baino ez ditugu ikasten. Ikas dezakegu kotxe bat gidatzen, edota ordenagailu batekin imajinaezinak diren gauzak egin ditzakegu, baina, ez dakigu ez autoak ezta ordenagailuak ere nola lan egiten duten. Innerarityren arabera erabiltzaile sumisoak gara, Fideismoan oinarritzen gara (gaztelerako yo me fio esalditik eratorria). Nahi duguna teknika ezkutatzen duen teknika bat da, funtzionatzen duena baina nola erakutsi gabe.

Lehen, ezjakina ezer ez zekiena zen, gaur, aldiz, ezjakina nahastuta dagoen hori da. Ondorioz, ezjakintasuna eta nahasmena era ezberdinetan kudeatu beharrekoak dira. Nahasmendutik ihes egiteko kudeaketa baino ez da behar. Filtro bat jarri behar dugu jasotzen dugun informaziotik zerbait ikasi ahal izateko. Helburu zehatzak finkatu behar ditugu eta horien arabera gure interesen barruan daudenak jaso eta besteak baztertu.


Beraz, XXI.mendeko gizartearen gakoa informazioa kudeatzean oinarritzen da. Horretarako beharrezkoa dugu bi termino hauek desberdintzea, datuak eta prozedurak. Datuak gizartearen irakurketa konkretu bat baino ez dira, bai tenperatura, azalera, demografia edo dena delakoaren arabera. Horien garrantzia edo interesa gure beharren eta interesen araberakoa izango da, lortu nahi dugun bisualizazioaren araberakoa. Prozedurak, bestalde, bisualizazio zehatz horretara erabiltzen ditugun jardunbideak dira. Beraz, prozedurak gure helburu eta interesen araberakoak izan behar dira. Azkenik, informazioaren esanahia zehaztea beharrezko da ezagutzaren gizartean. Datuak ez dira informazioa. Informazioa datuak ikuspuntu zehatz batetik aztertuz gero lortzen duguna da. Innerarityk bost gomendio edo jarraibide proposatzen ditu informazioa kudeatu ahal izateko.

1./Atentzioa kudeatu. Ezin ditugu gauza bi alde berean egin.

2./Informazioa baztertu. Lehentasunak zehaztu behar ditugu zerbaitera heldu ahal izateko. Gehiegi nahi duenak ez du ezer lortuko, nahasmenduan jausiko baita.

3./Zure kabuz pentsatu. Hanka sartzeak irakasten digu.

4./Kooperazioa. Ondo antolatuz gero sinplifikaziorako bide paregabea da.

5./Xehea izan. Mamira heltzeko gai izan behar gara.


Utzi iruzkina: