Blogosfera

No profile photo I dont love anyone | 2008-02-21 12:15

Nasiri Photos

Bueno, honako hau blog bat baino web orrialde bat da. Baina, bere barruan gauza askoren artean weblog atal bat du non blog dinamika jarraitzen duen.

Orrialde honen webmasterra Mansour Nasiri da. Argazkilari irandarra; argazkilaria ofizioaz eta afizioz. Bertan, argazkiak eskegitzeaz gain proiektu berri batekin hasi da duela hilabete gutxi. Photo music izendatu du atal hau non argazki bakoitzari abesti bat jartzen dion.

Benetan interesgarria da blog hau, kazetaritzaren munduan dabilenaren ikuspuntua ikus daitekeelako, ez ikuspuntu profesional batetik baizik eta berak pertsona moduan erabakitzen duenaren arabera, hau da, berak bizi, ezagutu eta dastatzen du mundua eta gero hortik gustukoen eta aproposen ikusten duena blog honetan aurkezten digu. Horretaz gain, bere lanen artxiboa ere topa dezakegu. Argazkilaritzaren mundua interesatzen zaien horientzat oso aberasgarria izan daiteke, argazki ikaragarriak aurkezten baititu. Munduaren gaineko beste ikuspuntu bat ikusteko blog paregabea izan daiteke Mansourrena. Hala ere, orrialde honek badu ere eragozpen txiki bat: persiarrez idatzita dago. Beraz, persiarrez hitz egiten ez baduzu ez duzun ezer ulertuko ere noizbehinka bisitatxo bat egitea gomendatzen dut. Hala ere Mansourrek ingelesez ere badaki komentarioren bat uztekotan baldin bazaudete.

 

Kate loves me

Galiziar baten bloga da hau. Galizian jaiotakoa baina Bartzelonara jo zuen modernitatearen eta anonimotasunaren bila, baina, txikiegia zelakoan Londresera jo zuen. Bertan ari da moda ikasten. Blog honek bere egunerokoaren lana betetzen du. Berak bizi eta interneten bitartez zure etxeraino sartzeko aukera izan dezakezu, munduan zehar berak ezagututakoa ikusteko.

Baliabide anitz erabiltzen ditu. Beti argazkiren batekin janzten ditu bere sarrerak, beste batzuetan bideoak ere sartzen ditu.

Honako hau gazteleraz idatzita dago, beraz jarraitzeko errazagoa izan daiteke, gaztelania jakinez gero.

Oso interesgarria eta dibertigarria zait blog hau. Galiziarra, Pelayo izenez, mundua ikusteko oso ikuspuntu berezia du. Hala ere, kontutan izan behar da blog honi topatzen diodan erabilgarritasun bakarra dibertsioarena dela. Gizakiaren eboluzio posibleetako baten erakuslea da. Sarritan berriztatzen du bere bloga, beraz nahiko blog dinamikoa da. Gainera, linketan bere lagunen blog eta bizitza birtualak ezagutzeko bidea aurkitu daiteke. Berriz ere, astiunetan bisitatzeko gunea, asperturik bazaude hemen topa dezakezu denbora pasatzeko tokia.

 

Euskara eta Publizitatea

Izenak dioenez euskara eta publizitatean espezializatutako bloga da hau. Euskal publizitate agentzia baten lanean dabilen kontulari batek idazten du, IƱigo Fernandez Ostolaza. Euskararen egoera publizitatean hausnartzen du. Hamabostean behin adibide edo sarrera berriren bat sartzen du mundu honen egoera aztertzeko helburuarekin.

Nahiko blog espezializatua da, hala ere, publizitatearen munduaren inguruan ez egonda ere interesgarria izan daiteke, zerbaitetan apurtxo bat gehiago jakiteko.

Publizitatea barrutik ezagutzen duenaren hitzak dira, beraz jakituna da arlo honetan. Gehienetan testuak baino ez dira. Suskripzioa egitea oso erraza da beraz RSS harien kudeatzailerik ez izatekotan bilazazu baten bat, eta sar ezazu blog hau zure intereseko blogen artean, noizbehinka baino berriztatzen ez denez oso erraza izango zaizu egunean jarraitzea eta gaian sakontzea. Hau bai euskaraz idatzia dago, agerikoa den moduan, beraz aukera bat emaiozue.

Glipto29

Ezagutu berri dut blog hau baina benetan interesgarria dirudi. Ikustekoa eta pentsatzeko baino ez da. Argazkiak eta bideoak sartzen ditu. Blog bakarra da baina beste hiru blogetan banatuta dago, bakoitzean distziplina antzerako bat jorratzen da. Argazkigintzan oinarrituta, sormenari sarrera ematen dio. Ez du ezta komentarioak egiteko aukerarik, ez baitu feedbackik bilatzen. Bertan topatu dezakezu dagoena, hilabetean behin edo berriztatua. Oso gauza interesgarriak aurkitu ditut nik baina oraindik ere bertan trasteatzeko intentzioa dut, beraz norbaitek berdina egitekotan kontaidazue. Iritzientzako aukera zabal-zabalik dago.


Utzi iruzkina: