ZAHARZIDIOA

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2021-08-03 11:26

Izurriteak isolatu ninduenean baratze ttiki bat lantzen hasi nintzen. Hamazazpi hilabete geroago handitu da baratzea; errespetu handiz behatzen ditut arrosa landareak, izpilikua, urkitza, erromeroa, eta aihen belarrak eta mahats ondoa nire etxe zaharraren paretak apaintzen, dekoratzen. Eskuzabala de natura, landareek ez dute arreta handirik eskatzen, ongarria, ura, eta maite-maite egitea egunero; arras mainosoak dira, batez ere geranioak eta begoniak. Etxeko leihoetan euli uxatzaile nola lan egiten duten lore hauek, etxekoak dira, hortaz goizero haiekin mintzo naiz.

Landare inguruko belar txarrak kentzen jarrai; goizean irratian entzun dut hitz berri bat, EKOZIDIOA, naturaren aurka egiten diren  ekintza bortitzak zigortuko ditu. Badute lana.

Belar txarrak lekutzen, eta lekutzen, Euskadiko Kutxarekin oroitu naiz, ea egunero mezu bat, (Hobetu zure erosketa-esperientzia Online apparen  bidez), Ze matraka! Ze lana hertzen ari diren ni bezalako bezero xume batekin, benetan harritzen naiz: ezin jakin ze interesak dauden gibelean._ Zaharzidio ez ote?_ Ez ote gaituzte bakean hiltzen itxiko?  

        

    )


Utzi iruzkina: