MASUSTA MARMELADA

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2021-08-21 11:52

Masusta eta intsusa marmeladak egiten ari naiz; aurten sasiak masusta ederrak ematen ari dira, eta erreka bazterrak intsusa pikorrez beteak. Negurako biltzen ditut. Nire inguruan bakarra naiz fruitu basa biltzen, ondoko etxekoandreek erraten didate merkeago dela etxean egin beharrean supermerkatuan marmeladak erostea.       

Mundua itsusia; Mediterraneoa sutan, Afganistan-en guda zibilaren atarian, Haiti-n berriz ere lurrikara.   Izurritea kontrol ezin eta jendea  parranda nahian.

Amerikarren porrotak Afganistanen ze ondorio ekarriko dituenaren zain, zortzi bat urteko neskatiko batekin oroitu naiz. Neskatikoa bere guraso eta anai arrebekin Kabulgo  aireportuan sartzerakoan amaren eskutik askatu eta bertako jende uholdean galdu da, haren familia Madrilera onik iritsi dela, albiste izan da.   Oilo-loka txituekin basoan azeria ikusi eta ihesean, txita bat galtzen badu, gibela behatu gabe oiloak laster egiten duen bezala egin du neskatikoaren mamak laster Kabulgo aireportuan hegazkin bat hartzera.

Animaliak gara, animalia sofistikatuak…

          

 


Utzi iruzkina: