Garrasi bat itsasoan

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2024-02-05 12:12

Garrasi  bat itsasoan.

Egilea Pio Baroja.

Itzultzailea Lola Sarratea.

Egun osoan egin zuen euria leher, bihotz estutu batek malko gaitzak jario balitu nola ziren  erortzen euri tantak ,  distiratsu airean  altzairu erreflexu balira ur putzuetan ura jauzi eraziz.

Egunak berea ea egina zuen;  zerua ixten zuten odei ilunak  arras baxu ziren ,  laino xume batek airea lurruntzen zuelarik.

Lainoz inguratutako paisai batek  badu harako antza bat tristezian murgildu arima batekin; lanbro fin horrek, ehun mehe batek nola, dena bildu eta ferekatzen duela ematen du, batzuei eskaintzen die egun eguzkitsu eder batek baino xarma  gehiago; zorionak  izar pizgarria du gogoko, ama lurra irribarrez jartzen duena; aldiz, minak, iluntasuna, melankolia, mina eta pozaren artekoa, ilunantza bilatzen du, eguna eta gaua artekoa.

Egun lainotsua  zen, lurra zen dirdiratsu, urez blai, putzuak ispilu pusketaz hornituak, agian, bide bakartian laminen batek  isuriak; ezker aldera mendi magala ageri zen, non, iratzeak horitzen hasiak ziren, eskuin aldera larre bat belarretan, zeinek, usain fresko eta osasuntsu bat jariatzen zuen, batean, lurrazala erroiztu eta itsaslabar bat sortu zen, Kantabriako itsasertzeko hainbatekin harresi erraldoi bat eraiki zuelarik, beti ozeano indartsuaren bultzadak irabiatzen zuena.

Brisa, umela eta itsas lurrinez blai zetorren, mamu lokartu baten zizpuru bare eta luze bat nola; harkaitzetan uhinak  lehertzen ziren harrabotsean , eta gibelatzean zurrunbilo entzungor bat sortzen zuten zerurantz.

Kantabriakoa jostetan, baina, ezpondaren goiko aldetik begirada erortzen uztean, izpiritua bera ere erortzen zen, lazturak asaldatu egiten zuen lehenik, gero txundidurak.  Harresiaren azpiko aldeko harkaitzak uhin gorabeheren zelatari; ozeanoak indarrez  oldartzen zuen; bi etsaien arteko talkak apar hodeiak sortzen zituelarik.

Ama Lurra Jinko baten burua balitz, itsasoa izan beharko zukeen haren burmuina; zuhurtziaz aitzinatzen diren uhin horiek, ilun,  lamina desleial baten  arima nola,  inarrosi eta gero sutan laztu, hatsanka aitzina, iraulka, nekatu eta gelditzen dira ahats berritu eta hegan amorruz harkaitzetan lehertzeko; apar zirkulu horiek, zorabiagarri biraka kolorez aldatzen dira, eta horitzen, gorritzen eta zilarreztatzen dira, haizeak higitu atomo pilo batzuk izanen dira, akaso sodiozko kloruro errefrakzioak itsasoan urtuak;  aldiz,  pasioen  gorabehera eta burmuinaren ideien loraldia goi mailako  gizaki batenak, ote?.

Itsasoa, gizaki baten arimaren hausnarketa bat da, itsasgora poza, itsasbehera tristura; zibilizazioak menderatua, haren aurka egiten du ekaitz aldeetan; handia denez, ez du ttiki eta apalen errukirik;  amarruz denak egiten ditu zapaldu.

Harkaitz batean eserita, bertze bati indarrez helduta mamuaren eboluzioari beha nintzen, begi zabal begiratzen, nire miseriak ahantzirik, zoriontsu.  Gorputzaren loturetatik libro sentitzen nintzen.

Lainoa belzten ari zen; itsasoa, eta zerua odei txuri baten eraginez distiratsu zen. Batean iruditu zitzaidan han behean, arras behean, zurrunbilo ilun artean, txalupa bat gila agerian ikusten nuela, olatuak zein ariete bat balitz jaurtitzen zuen harkaitzetara, eta haiekin talka egitean karraska lastimagarri bat entzuten zen.

Batean, airea pitzatu zuen oihu batek, agian, itsaso-hegazti batena, nire ustean gizaki zintzurretik zetorrena; oihu luze bat, lazgarria, zorrotza; oinaze ukitu hura tristezia atomo bat bezala galdu zen gauaren tristezi ikaragarrian; itsasoa uhertu zen; haizea indarrez uluka, uhinak orroka eta orroka.

Basora bideratu nintzen, itsasoaren jostailu bihurtu hilotz baten ikaragarrizko abenturetan pentsatzean hunkiturik; gaua epela zegoen; erabateko  isiltasuna  zen nagusi; hodei ilunak zeruan harrapaka abioan ziren eta haien artetik  ilargia agertzen hasi eta bere izpi xumeak lainoa zilarreztatzen zuten; lurrak isurtzen zuen egurats umel eta lurrintsua basotik zetorren, zein, mendiaren ahats ahaltsua balitz.  Ibar hondoan  igar zitekeen herrixka bat lanbropean; urrunago baserri baten profil ilunetik argi izpi bat nabari zen, gorrixka, zein zorigaiztoko begi bat gauari ñir-ñir behatzen.              

      

 

 


Utzi iruzkina: