Zergatik Firefox?
Firefox-a explorer-aren lekua hartzen ari den programa da, geroz eta jende gehiagok Explorer-a alde batera utzi eta Firefox-era pasatzen da. Programa honen inguruan hainbat pertsonak duten iritziari buruz idazten du Joxe iraksleak bere blogean, Faroa.
Iban Arantzabal huhezin izan genuenean entzun nuen lehenengoz Firefox izena, baina geroztik asko izan da horren inguruan entzun dudana. Artikulu honetan Iban Arantzabalek beste askoren artean bere iritzia ematen digu, eta denen iritziak irakurri ondoren hauek dira ateratzen ditudan ondorioetako batzuk, eta zergatik erabili behar den programa hau:
- Euskaldunondako, Euskaraz erabiltzeko aukera dagoelako. Euskalbar tresna eta Xuxenen aplikazioa.
- Abiadura handiz dabilelako.
- Seguruagoa delako.
Egia esan Firefoxaren inguruan nire iritzia gehitzea gustatuko litzaidake artikulura, baina aitortu beharra daukat horaindik ezagutzen ez dudan programa dela. Hala ere, horrenbeste jendek gomendatzen badu, uste det badela garaia programa hau erabiltzeko.
Testu hau, Joxe irakasleak idatzitako artikuluaren laburpen bat baino ez da, artikulu osoa irakurri ahal izateko Faroa bere blogean sartzea gomendatzen dizuet.
Besterik gabe ondo segi...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: