Betagarri

desbariatzenekidbh4 1456131935276 Desbariatzen (EKI-DBH4) | 2009-04-22 23:41

 

Hemen doakizue Betagarri ska taldearen historia apurra, heruen myspace-etik hartua:

 

Betagarriren hastapenak 1993. urtean kokatu behar ditugu. Urte hartan beraien lehenengo maketa izango zenari forma eman behar zioten abestiak prestatzen hasi ziren. Izenburu eta azal moduan, hasiberrien "L" bakarra erazbiliz, Kasete moduan beraien kabuz kaleratutako lan horren 1500 ale inguru saldu zituzten, kontutan hartuta gehienak tabernetan banatu zituztela. Urteak geroago CD formnatuan berrargitaratua izan da. Bateria, baxua, bi kitarra, tronpeta, saxofoia eta tronboiaz osaturiko behinbetiko formazioa izango zena profilatu ondoren, bi urte eman zituzten hainbat jaialditan beraien zuzunekoa aurkezten, eta azkenean, 1997. urtean "BETAGARRI" izeneko beraien lehenengo diskoa kaleratu zuten Mil A Gritos disketxe gasteiztarraren sigilupean. Beraiekin ere argitaratu zuten bigarren diskoa, "ARREN ERRO ZAHARRA" izena zuena. Disketxez aldatu zuten 1.999. urtean, Esan Ozenkirekin, jadanik 15.000 aletik gora saldu dituen "80/00" diskoa kaleratzeko. Bertan euskal musika taldeen hogei bertsio grabatu zituzten. Esan Ozenkiren desagerpenarekin, eta beraiekin "FREAKY FESTA" diskoa ere kaleratu ostean, hurrengo disketxea Metak izan zen, non aurreko diskoaren abestiak bernahasten zituen "REMIX" argitaratu zuten. Baita ere "ARNASA HARTU" eta "ZUZENENA", Katalunian zuzenean grabaturikoa, eta kontzertua eta taldeari buruzko dokumentala jaszotzen dituen DVD batekin batera aurkeztu zutena. 2005. urtean Jaro disketxe alemaniarrak taldearen disko guztrien abestiez osaturiko bilduma bat argitaratu zuen Alemania, Austria eta Herberetan. Izenburua, "BASQUE FIRE". Azkenengo diskoa "HAMAIKA GARA" izan da, 2006ko azaroan Oihuka disketxearekin kaleratutakoa. Betagarrik orotara saldutako diskoen kopurua 50.000tik gorakoa da, kontutan hartu gabe disko bereziak edo eta beste taldeekin batera osatutako bildumak. Adibidez "ALTRES CANÇONS DE NADAL", 2005eko azaroan Global disketxeak argitaratua, non Betagarrik katalaneraz abesturiko kanta agertzen den, edo baita ere "HATORTXU ROCK" DVDa. Bertan dozena erdi kanta jotzen dituzte jatorrizko abeslariekin batera (Barricada, Piperrak, Huajolotes…). Agerraldiei dagokionez, 14 urte luze hauetan 700 kontzertu inguru eskeini dituzte. Printzipioz gehien jorratzen dituzten herrialdeak Euskal Herria eta Katalunia badira, urteak aurrera espainiar estatu osoan eta Europan zehar ere finkatu dute lan eremua. Japonian bi bira egin dituzte eta EEBBtan bat, neta 2005. urtean 20 kontzertutik gora eskeini zituzten Alemanian.

 

 

 


Utzi iruzkina: