Martxoak 8 Emakumearen eguna

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-03-08 15:01
4

Gaur, martxoak 8, emakumearen egun internazionala denez gure blogean sarreratxo bat egitea ezinbestekotzat hartu dugu, izan ere gure sarrera guztietan emakumearen eskubideen eta berdintasunaren inguruan aritu baikara.

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.

1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.

Emakumearen eguna bai, baina zergaitik jarri dute emakumearen egun bat? Arrazoi ugari daude galdera honi erantzuna emateko. Emakumea ama delako, alaba delako, maitasuna delako, gorputza delako,indarra delako, zoroa delako, indartsua delako, bakea delako, ausarta delako, arima delako, ahula delako… horregatik eta hainbat arrazoiren ondorioz gaur, emakumearen eguna da! BERAZ,EZ DEZAGUN EGUN BAKARRERA MUGATU, EGUN GUZTIAK BAITIRA EMAKUMEAREN EGUNA!

karmele

karmele 2014-03-27 10:04 #1

Martxoaren 8a emakume LANGILEAREN eguna da. Jurgi Kintana historialariak bere blogean egun honen gaineko informazio gehiago ematen du.

Idoia Rodriguez

Idoia Rodriguez 2014-03-28 09:05 #2

Kaixo :)

Zorionak blogagatik, oso lan ona egin duzue, nabari da testuarekin bat datozen beste informazio iturri asko bilatzeko lan izugarria egin duzuela.

Zuen iritziarekine erabat ados nago

Sarrera berrien zain

Aitana

Aitana 2014-04-08 10:58 #3

Kaixo!

Gai interesgarria emakumearena. Nere ustez, horrelako egun bat ospatu behar izateak gure gizarteak dituen hainbat gabezi azaleratzen ditu. Oraindik norbaitek mundu parekide eta bidezko batean bizi garela sinisten badu, post honek gizonen eta emakumeen arteko "ustezko" berdintasun horri buruz hausnartzeko lagun diezaioke.

Sistema patriarkal batean, horrelako egun bat emakumeon existentzia aitortzeari dedikatzea bai dela keinu ziniko eta miserablea. Egun horretarako antolatzen diren manifestazio eta ekintzetan parte-hartzen dudala aitortzen dut, konpromezua hartuta urtean zehar asanblada eta plataforma feministetan mugitzen naizela aitortzen dudan modu berean.

Baina Martxoak 8 begi onez ikusten dutenen artean, nork ez dio "feminismo" hitzari, bere burua "feministatzat" onartzeari beldur? Berriro ere, ezjakintasuna itxurakeriaren atzean ezkutatu nahian. Nazkatuta nago egun horretan emakume borrokaren alde irribarretsu agertzen direnak emakumearen aurkako erasoei aurre egiteko ezer egiten ez dutela ikusteaz, fenomeno saihestezin bat balitz bezala. Bestalde, manipulazio tresna eraginkorren menpean gaudela jakinda, garrantzitsua deritzot hauen ondorioz hezkidetzan bizi garela pentsatzen duten eta hezkidetza horren lorpena kontzienteki oztopatzen dutenen artean bereizteari. Kristal asko daude garbitzeke.

Izan gaitezen kritiko eta burujabe, bizi dugun errealitatea argi identifikatzeko ahalmena eskuratu eta benetan nahi dugun mundua eraikitzeko eman beharreko pausuak zehaztuz. Joan gaitezen horren bila.

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!

Edurne

Edurne 2014-05-06 11:33 #4

Aitanaren iruzknarekin guztiz ados! Horrelako egun bat ospatzeak gure gizarteak dituen gabeziak azaleratzen ditu, belaunaldiz belaunaldi ahaztuta egon den papera orain goraipatu beharrak, konotazio txarrak erakusten dizkit. Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboko erreportaje batean azaltzen duten bezala "Feminismoa zeure buruari desobedientzia erakustea da" https://www.youtube.com/watch?v=h6DUX5FzOkA

Utzi iruzkina: