J.Saenz-ren Hitzaldia
Martxoak 28an, J.Saenz Gizarte hezkuntza ikasten ari garenon ikasleei hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun EHU-ko unibertsitatera. Hitzaldi honetan, J.Saenz-ek Gizarte hezkuntzari buruz duen ideia eta iritzia azaldu zigun.
Bertan J.Saenz-ek zioen, gizarte hezkuntza praktika bat dela non hainbat agente herritarrei laguntzeko jaso dituzten gaitasunak martxan jartzen dituzte. Gizarte hezkuntza gradu bat da non unibertsitatetik kanpo gehiago ikasten da unibertsitatean baino, hau da, esperientzien bitartez gaitasun batzuk lortzen dituzu unibertsitatearen barruan lortu ezin direnak. Unibertsitatearen ardura da ikasleak kritikoki pentsa dezatela.
Hau kontuan izanda, oso garrantzitsua da gizarte hezitzaile batek bere bizitzan zehar formakuntza nabarmen bat izatea, izan ere, gizartea etengabe aldatzen doa eta azken finean gizarte hezitzaileon lana da gizartea etengabe laguntzea eta horretarako gizartean bizi diren jendea eta haien aldaketak ezagutu behar ditugu horiei lagundu ahal izateko.
Gainera, titulazio bat lortzen dugu non egiaztagiri bat den, baina egiaztagiri hori izateak ez du esan nahi profesional bat zarenik. Profesional bat izateak prestakuntza bat dakartza.
Lanbide bat jokaera gaitasun bat da eta formakuntza aldiz, jasotze lehia bat. Hori dela eta J.Saenz-ek zioen “yo no formo empleado sino profesionales”.
Orokorrean esan beharra daukagu, Saenz-ek dioenez gizarte hezitzailea pertsona kritiko bat izan behar da, formakuntza bat beharrezkoa duena baina garrantzitsuena praktikaren bitartez ikasten duena da. Gizarte hezitzaile on bat izateko funtsezko gaitasun batzuk izan behar ditu, horien artean; adierazi, mintzatu, aztertu eta komunikatu jakin behar dute.
Iruzkinak
karmele 2014-03-27 10:05 #1
<p>Hitzaldia Juan SAEZek (ez Saenz) eman zuen.</p>
Utzi iruzkina: