Denok Berdin

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-03-08 13:09
8

ALABA BAT IZAN DUT: ARROPAK ARROZAK EDO URDINAK?

Emakumeak eta arrak bereizteko hainbat estereotipo sortu dira historian zehar; hauek identifikatzea eta desagerraraztea da gure eginkizuna berdintasunaren bidean jarraitu nahi badugu.

Haur bat jaiotzen denean oso erreza da jakitea emea edo arra izango den arroparen, oheko arroparen, jostailuen, logelako hormaren … kolorea ikusik. Joera izugarria daukagu nesken kasuan arrosa erabiltzera eta mutikoen kasuan urdina. Baina munduan milioika kolore ditugu eta barietatea da benetan polita dena.

Komunera goazenean nola dakigu sexuaren arabera non sartu behar garen? Emeen komuneko panpina soinekoa duelako eta arrena prakak daramalako, honek galdera bitxi bat planteatzera eramaten gaitu; eskoziar peto-petoa bere traje erregionala jantzita duelarik non egin behar du txiza? Orain dela urte nahiko logika topatu genezake horma irudi hauei, baina gaur egun, neska askok prakak erabiltzen dituzte eta mutil batzuk gonak.

Beste estereotipo arrunt bat jostailuak dira, jaiotzen garenetik neskak badira panpinak ematen dizkiete jolasteko eta mutilak badira kotxea edota baloia. Blog hau idazten ari garenak neskak gara eta denak jolastu dugu baloiekin edota kotxeekin, baina baita ere panpinekin gelako mutikoekin batera eta oso gustura ibili gara beti.

Eta honekin batera jolasak ere oso aipagarriak dira. Gaur egun edozein ikastola/ikastetxera hurbiltzen bagara jolas orduan ikusi ahalko dugu mutikoak futbolean edota gerrateetara jolasten ari direla eta neskatoak familia jokoetara edota makillaje eta ile apaindegi jokoetara.

Hainbat eta hainbat estereotipo daudela badakigu, baina laburpen modura aurreko hauek aukeratu ditugu. Baina betiko moduan irakurleen iritzia jakin nahiko genuke, beste estereotipo bat garrantzitsua dela uste baduzu KONTAIGUZU!

Ainitze Fundazuri

Ainitze Fundazuri 2014-03-21 10:00 #1

Aupa neskak!

Oso gai interesgarria aukeratu duzue. Nik gauzatxo bat gaineratu nahi nuke,  SEXUA eta GENEROAren arteko ezberdintasunak (gainetik azaldu duzuen arren gehiago sakontzeko).

Sexua gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun anatomiko eta fisiologikoak dira. Hau da, jaiotzen zarenean emakume edo gizon (arra edo emea) jaiotzen zara, bakoitzari dagokin ugalketa aparatuarekin. Egia da badaudela erdiko kasuak ugalketa aparatua ez dituztenak guztiz zehatzak,baina kromosomikoki erraza da emakume edo gizonezkoak diren jakitea gaur egun.

Generoa berriz, kulturak eta gizarteak sexu ezberdintasun horiei buruz egiten duten azalpena da, funtzioak, espazioak eta erantzukizunen banaketa konkretua ezartzen duena. (Koloreak, jokoak, ipuinak...)

Aurreko postean aipatu zenuten Disneyko ipuninen gaia, generoarekin gizarteak banatutako funtzioekin guztiz lotuta dagoela uste dut.

Eskerrik asko eta segi gai interesgarri honen inguruan hausnartzen!!

nerea gonzalez

nerea gonzalez 2014-03-21 14:44 #2

Kaixo neskak!

Gai oso interesgarria aukeratu duzue neskak, gainera guztiok bizi izan ditugun gauzei buruz aritzen zarete.

Bueno, esan nahiko nuke, ni koloreen gaiarekin ados nagoela, gainera niri arrosa asko gustatzen zait eta neskatxoak txikitxuak direnean polita iruditzen zait kolore horrekin janztea, baina ez bakarrik arrosarekin, noski.

Honetaz aparte oso ondo daude igo dituzuen sarrerak neskak, nabari da gaia gustukoa duzuela.

Jarraitu horrela!

Musu bat neskak!

Nerea.

Jon Maguregi Luzan

Jon Maguregi Luzan 2014-03-23 17:15 #3

Kaixo!

Post honetan gure gaur egungo gizartean normaltzat hartzen ditugun zenbait aspektu lantzeak gizarte honen antolaeraren inguruko dudan ikuspegia pixkat aldatzera eraman nau. Gaia modu ulergarrian azalduta eta irudiez lagunduta egoteak irakurketa eramangarriagoa eta entretenigarriagoa bihurtzen dute.

Oso lan ona neskak!

Oihane Uranga

Oihane Uranga 2014-03-24 14:28 #4

Kaixo Neskak!

Argitalpen hau oso interesgarria egin zait, gizartean ematen diren ekintzak baitira.

Koloreen alorrean sakonduz, uste dut nahiz eta arrosa neskarekin eta urdina mutilekin identifikatu izan den,egun, gutxinaka aldatzen doan gauz bat dela. Bloga irakurri ostean, kalean haurren karroetan fijatu eta kolore gris, marroi eta berdeak geroz eta gehiago nabarmentzen doazela deritzot. Beraz nire ikuspuntutik aldatzen goazen puntu bat dela esan dezaket.

Jolasen kasuan ere berdin, nire ustetan gizarteak estereotipo batzuk ezarri dizkigu baina gutxinaka aldatzen goazela deritzot. Nire kasuan, txikitan baloi, bizikleta edo panpinekin, denekin jolastu izan dut eta inoiz ez didate ezer esan, nahiz eta gizarteak neskak panpinekin jolasteko estereotipoa ezarri.

Besterik gabe, zorionak eta jarraitu horrelako argitalpenak egiten.

sara

sara 2014-03-24 15:30 #5

Itziar Duque

Itziar Duque 2014-03-24 16:23 #6

Kaixo Neskak!

Estereotipoen gaia oso interesgarria eta polemikoa iruditzen zait, gure gizartean gertatzen den zerbait delako, baina zoritxarrez konturatu gabe trasmititzen ditugu. Bururatzen zaidan beste estereotipo argi bat dira iragarkiak, nola kotxeen iragarkiak zuzendutak daude gizonentzat, aitzitik, apaingarrienak edo garbigarrienak emakumeentzat. Hau oso triste da, eta saiatu beharko ginateke honekin amaitzea.

Oso ondo azaldu eta irudikatu duzue adibideekin. Jarraitu horrela neskak!

karmele

karmele 2014-03-27 10:26 #7

Zenbait ohar ditut blogeko sarrera honi buruz:

Hasteko ohar txiki bat: arrosa vs arroza: lehena kolorea da eta bigarrena janaria.

Bigarrena, eta Ainitzek oso argi azaldu duenaren moduan, bata da sexua eta bestea generoa. Generoa kulturala denez, hau da, denbora eta espazioen arabera eraikia, kultura batetik bestera aldatu egiten da.

Hirugarren, estereotipoen inguruan asko dago esateko. Estereotipoak lasterbide kognitiboak dira. Fenomeno konplexuen azalpen sinplifikatuak. Adibidez, alemaniar herritar bat marraztu beharko bazenu, estereotipoak erabiliko zenituzke. Alde horretatik batzuetan lagungarri dira. Baina genero estereotipoek, beste esterotipo asko bezalaxe, mugatzen eta moteltzen dute aldaketa soziala.

Amaitzeko gauza bat imajinatzea nahi dut. Uda da, beroa egiten du, 30 ºC inguru, zuen semea kalera atera behar duzue, jantziko zeniokete udako jantzi labur arrosarik? Eta horrela jantzita aterako zenukete kalera/parkera? Eta ausartuko bazinate umearen aititak eta amamak zer esango lukete?

Batzuetan iraultza ez dago kanpoan, barruan baizik...

zaira galvez

zaira galvez 2014-03-31 20:22 #8

Esteriotipoak betidanik existitu dira hainbat gauzetan baita ere, hala nola, pelikuletan fikziozkoak gizonentzat eta maitasunezkoak neskentzat, baloiak eta futbola mutilentzat ,eta panpinak eta dantza neskentzat.

Triste da honela ikustea gauzak, gauza guztiak guztiontzat izan behar zirelako.

Oso ondo eta irudiak asko lagundu dute!

Utzi iruzkina: