Denok Berdin

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-03-04 15:42
9

DISNEY PRINTZESAK EGUNEROKO EMAKUMEAK?

Gehienok, Disney printzesekin hazi gara, printzesa ohikoenak Edurnezuri, Errauzkine, Loti Ederra, Ariel, Jasmine eta Ederra dira. Hauen istorioak antzeko egitura dute. Disney printzesa gehienen istorioak sexismoa bultzatzen dute eta naturaren errespetatzearen balorea soilik transmititzen dute, baina, zer pasatzen da Pocahontas edo Mulan printzesekin?

Edurnezuri bere erreinutik ederrena delako kanporatu ondoren zazpi ipotxen etxean bizi da, hauentzako sukaldatzen du eta etxea garbi mantentzen du. Iltzeko zorian dagoenean printzea agertzen da printzesa salbatzeko. Errauzkineren istorioa antzerakoa da; neska itsusi modura ikusten dute eta garbitzeko besterik ez duela balio onartzen du, baina, soineko polit bat janzten duenean printzea Errauzkinez maitemintzen da eta bere amaorde gaiztoren eskuetatik aldentzen du.

Loti Ederra nerabezaro osoa ematen du polit-polita izatera eta jokamolde onak ikastera bere printzearen zain dagoen bitartean, mutiko hori delako benetako maitasunaren musu baten bitartez sorginkeriatik salbatuko duena.

Ariel bere familiatik eta maite duen denagatik aldentzen da bere printzearekin egoteko, eta printzeak aldiz ez du ezerreri uko egiten. Eta Ederra bere jokamolde ona erakusten du Piztiaren bihotza biguntzeko eta honela familia tradizionalaren eredua jarraitzen dute bizi osoan.

Jasmine Disney printzesen aldaketaren hasiera da; printzesa bat da luxuz betea bizi dena eta printze dirudun batekin ezkondu behar dena, baina, erregearen aginduen aurka eginez klase baxuko mutiko batez maitemintzen da. Pocahontas printzesa bat izan arren bere herriaren eta konkistatzaileen arteko bitartekari lana egiten du eta gerlariei (gizonak direnak) hainbat balore irakasten dizkie gerratea ekidituz.

Azkenez, aipatu beharra dugu Mulanen istorioa. Bere aita gaixoa gerraterik salbatzeko ilea mozten du eta gizonezko bezala zerrendaratzen da gerraterako. Azkenean, neska izan arren, gerlaririk onena dela frogatzen du, enperadorearen bahiketa ekiditen du.

Hau dena aztertu ondoren gure hausnarketa honako hau da; egia da oso polita dela neskatxo batentzat printzesa sentitzea, baina, printzesa izateak ez du esan nahi printzearenpean egon behar garenik, ezta garbitzea eta polita egotea dela printzesen eginkizun bakarra. Honengatik zenbait balore irakastea oso garrantzitsua da Mulan edo Pocahontasen antzera guk ere mundua salbatu dezakegulako!

ULuaces

ULuaces 2014-03-20 16:47 #1

Kaixo denok berdin. Nire ustez egia guztia duzue, Disney-ko filmak kalte asko egin dute nesken pentsamoldeak. Neska asko, eta batez ere nerabezaroan daudenak, uste dute beti eder egon behar direla mutil bat beraietan fijatzeko. Gainera, askok uste dute bizitzak eskaini ahal duen guztia mutil bat dela, eta hori aldatu behar da. Egia da Mulan, Pcahontas, Meridia edo Elsa barne ideia honekin hausten saiatu izan direla, baina horaindik asko egin behar dago.

Agur bero bat,

Garbiñe

Garbiñe 2014-03-22 12:15 #2

Kaixo neskak!

Sarrera hau asko gustatu egin zait, batik bat, printzesei buruzko film hauek txikitatik gure bizitzan nahigabe eragiten digutelako. Haurrak izanik, neskok printze ederraren bila egon behar garela, etxea garbitu behar dugula eta fisikoki ederrak izan behar garela sartzen digute buruan, emakumeon egoeraren aldaketa oztopatuz.  Zuek esan duzuen moduan, oso ondo dago neskato guztiak printzesa sentitzea baina, emakumeon indarra ahaztu gabe. Gizon “perfektuaren” bila aritzeko eta etxea garbitzeko baino gehiago balio dugu, horrenbestez, txikitatik beste balore batzuk irakatsi beharko lituzkete, fisikoan zentratzen ez direnak eta bizitza hau amaiera zoriontsudun ipuin bat ez dela erakusten dutenak.

Azkenik, zoriondu behar zaituztet, bloga oso interesgarria iruditzen zaidalako, horrela jarraitu!

Ondo izan,

Markel Muñoyerro

Markel Muñoyerro 2014-03-24 10:18 #3

Kaixo lagunak!

Sarrera hau oso interesgarria iruditu zait, txikia nintzenean Disney-ko hainbat pelikula eta marrazki bizidunak ikusten nituen.

Zuek esan duzuen moduan, txikiak garenean nesken "ametsa" printseza izatea da, baina gaur egun errealitatea ikusi behar dugu, ondo dago neskak printzesa moduan ikustea baina emakumea hori baino gehiagorako balio du, ez bakarrik printze urdina bilatzeko.

Besterik gabe, zorionak zuen blogagatik eta horrela jarraitu!!

Gorane

Gorane 2014-03-24 15:32 #4

Kaixo neskak!!

Lehenengo eta behin zoriondu zuen blogagatik! oso interesgarria iruditzen zait aukeratu duzuen gaia eta honen inguruan egin dituzuen sarrerak.

Sarrera hau mespresuki, oso ondo azaltzen du txikitan ikasten ditugun baloreak ipuin eta telefilm desberdinekin. Beti ikusi ahal izan dugu emakumeak printzearen zain eta etxeko lanetaz arduratzen dela, eta gizonek, ordea, eroiak izaten direla.

Esaten duzuen bezala, oso garrantzitsua da emakumeon balioa nabarmentzea, emakumeak ez direlako bakarri irudi polit bat Disney printzesak eta Barbie panpinak irudikatzen duten bezala.

Horrela jarraitu!

irati

irati 2014-03-25 11:42 #5

Kaixo neskak!Sarrera honetan azaldutakoa oso interesgarria iruditu zait. Txikitatik neska guztiei film hauek jartzerako orduan istorio polit bat erakusteaz aparte, gure pentsamenduetan eragina izango duen mezua transmititzen digute. Etorkisun batean, zure senarra perfektua izango dela sinesten duzu, etxea garbitzeko bakarrik balio duzula etab. horrek benetan emakume librea izaten utzi gabe. Baina nire ustez, Garbiñek esan duen bezela, neskak etxea garbitzeko baino askoz gauza gehiago egiteko gai gara. Beraz, bada ordua jendeak neskez duen idea hori aldatzeko.Zorionak egindako sarreragatik!

Julen Amor

Julen Amor 2014-03-27 12:11 #6

Kaixo lagunak!!

Sarrera hau oso interesgarria iruditu zait eta txikia nintzenean gogorarazi nau. Betidanik Dysney-ko filmak oinarrituta daude neskak printze urdina aurkitzea eta etxean lan egitea eta pentsamendu hau aldatu behar dugu, emakumeak edozein gauzak egiteko gai dira.

Amaitzeko, zorionak zuen sarreragatik!

Katalin

Katalin 2014-03-27 22:49 #7

Katalin

Katalin 2014-03-27 22:50 #8

Kaixo Neskak !

Zorionak sarreragatik, originala izateaz gain, oso interesgarria izan da! Printzesen filmak, gure gizartean izan diren, eta oraindik dauden esteriotipoak zabaltzen ditu, eta ustez, ideia hau aldatu beharra dugu, emakumeok pentsatzeko gai gara, plater batzuk eta etxea garbitzeko ez gara soilik, guk gizonak bezala heroinak izan gaitezke, Mulanen antzera, eta gauzak aldatu.

Hemen usten dizuet printseza mitoi kritika egiten dion bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=tQ6IWMeINO8

Bukatzeko, interesgarri iruditu zitzaidan bideo hau usten dizuet hemen, balore aldaketa hori bultzatzen duena:

https://www.youtube.com/watch?v=OvEsVFbyoL8

Maitane

Maitane 2014-05-08 18:30 #9

Oso post interesgarria dela iruditu zait hau, egi borobila dioena eta Disney pelikulek benetan erakusten digutena primeran deskribatzen duena. Txikitatik berotzen digute burua, nolakoak izan behar garen esanez. Fisikoak garrantzi izugarria duela alegia, norbait erakarri nahi baduzu. Eta hori gutxi balitz, etxeko andra izateko bakarrik balio dugula eta gizonen menpe bizi behar dugula gure ametsak albo batera utziz.

Telebista eta filmeak alde batera utzita, gure umeak naturan hezi beharko genituzke behar diren baloreak emanez, adibide argiak diren Pocahontas eta Mulan bezala!

Nelson Mandelak zioen bezala:

"Hezkuntza da mundua aldatzeko armarik indartsuena".

Utzi iruzkina: