Denok Berdin

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-03-03 15:30
4

EMAKUMEAREN ETA GIZONAREN BILAKAERA ISTORIAN ZEHAR BERDINA IZAN AHAL DA?

Blog honekin hasteko pentsatu dugu lehenik eta behin emakumeek izandako bilakaera historian zehar aztertzea, eta gizonezkoena? Noski! Gizonak ere berdintasunerako bidean beharrezkoak direlako.

Emakumeak antzina antzinatik etxeko lanak eta umeak zaintzeko besterik ez balio zutela pentsatzen zen, honen ondorioz ez zuten eskubiderik ikasteko ezta etxetik kanpo lan egiteko eta askoz ere gutxiago politikan parte hartzeko. Gizonen itzalean bizi ziren; senarrentzako politak jartzea eta umeen zaintzaz arduratzea zela haien zeregina bizitzan guztia onartuta zuten. Honako hau izango litzateke bilakaera:

Erdi aroan emakumeen bertute bakarra birjintasuna eta edertasuna ziren, gizon on bat lortzeko. Ezkondu aurretik bazterturik zeuden, ez zutelako ezertarako balio eta ezkondu ostean ama eta emaztearen papera betetzen zuten.

Aro modernoan paper pasiboa bereganatu zuen, plazer sexualerako eta ugalketarako balio zuelako soilik.

XIX. mendearen erdialdera mugimendu sufragista sortu zen, non borroka egin zen emakumeak politikan parte hartzeko, hezkuntza jasotzeko…

Lehengo mundu gerraren ostean feminismoak aurrerapauso oso arinak egiten hasi zuen eta bigarren mundu gerraren ostean gizonarekin berdintasunak lortzen hasi zen bai kulturalki eta baita laboralki ere.

1970.urtean feminismoa dibortzioaren eta abortuaren eskubidea lortu zuten, hemendik haurrera merkatu laboralean sartzen joan dira progresiboki eta emakumeen presentzia politikan eta gizartean gero eta handiagoa da.

1978.urtean konstituzioarekin batera gizonen eta emakumeen berdintasun legala onartu zen eta 2007.urtean gizon/emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren legea sortu zen.

Gizonak aldiz, betidanik kontsideratu izan dira emakumeak baino gehiago, baliagarriagoak. Familiaren mantenu ekonomikoaz arduratzen ziren, etxetik kanpo lan egiten zuten eta erabakiak eurak hartzen zituzten, honetarako erlijioen onarpena eta babesa zuten. Politikan parte hartzeko abantaila zuten eta ikasketak jasotzen zituzten etorkizunean bizi on bat izateko.

Mugimendu feministak hasi zirenean, hainbat gizon berdintasunaren garrantziaz konturatu ziren eta aldatzen hasi ziren; etxeko lanak emaztearekin konpartituz, umeen heziketaren parte baten ardura hartuz, alaben hezkuntza bermatuz… Honen ondorioz kritika asko jaso zuten eta txarto ikusita zeuden, baina ala ere, gero eta gizon gehiago aldaketaren alde daude eta gaur egun oso aurrerapen handia egin dute.

Azkenez esatea, lan asko geratzen zaigula berdintasunera iristeko baina elkar lan eginez lortu dezakegula. Espero dugu blogaren lehengo sarrera zuen interesekoa izatea eta zuen iruzkinen zain egongo gara, beste iritziak eta esperientziak ezagutzea oso aberasgarria delako. Eskerrik asko!

Ibon Lopez de Letona

Ibon Lopez de Letona 2014-03-23 12:31 #1

Aupa lagunak!

Oso interesgarria iruditu zait zuen blogaren lehenengo sarrera hau, hitz gutxitan historian zehar emakume eta gizonaren bilakaera oso ondo azaldu duzue eta.

Hala ere, ideia nagusi batekin geratu naiz, hasieran aipatzen duzuena, oso garrantzitsua nire ustez. Gizonak berdintasunerako bidean behar beharrezkoak dira! Egia esan, askotan batzuk ez dira konturatzen baina emakumea eta gizonaren arteko berdintasuna guztion gauza da, eta GUZTIOK defendatu behar dugu eskubide hori.

Oso lan ona egin duzuela iruditzen zait.Gainera, asko gustatzen zait zuen blogaren egitura.

Ondo izan, Ibon.

Maider Lopez- Gil

Maider Lopez- Gil 2014-03-24 14:09 #2

Aupa Neskak!

Oso esanguratsua da argitalpen honetan esaten duzuena. Bilakaera, gizonek egindako aurkikuntzengatik ezagutzen dugu, baina non gelditzen da emakumearen papera, emakumeak egin dugun lana gure pertsona ere baloratzeko?

Arrazoi osoa emakumearen figura nabarmentzea guztion lana dela esaten duzuenean.

Lan polita, horrela jarraitu!

Maider L.

karmele

karmele 2014-03-27 10:34 #3

Kontuz H letrarekin! Batzuetan falta dira eta besteetan soberan daude... Arau ortografikoak berdinzaleak dira, emakume zein gizonentzat dira! (kar-kar)

Ester Casquero

Ester Casquero 2014-03-28 14:44 #4

Kaixo neskak!

Oso interesgarria da sarrera honetan jarri duzuena. Argi dago duela zenbait urte gaur egunera arte bilakaera bat egon dela eta paperak pixka bat aldatu direla, baina oraindik pentsamendu honen inguruan lan asko geratzen da.

Esan beharra daukat zuen bloga oso deigarria iruditu zaidala eta sarreren irudiak asko laguntzen dituztela. Gainera Ibon esan duen bezala sarrera honetan informazioa oso ondo laburbildu duzue.

Utzi iruzkina: