Zenbait galdera xelebre (eta erantzunak)
Aurrekoan ere aipatu dudan zientzia.net webgunean bada Ba al dakizu... izeneko atal interesgarri bat. Bertan, askotan burutik pasatzen zaizkigun galdera xelebre batzuen erantzunak datoz. Niri behintzat oso interesgarriak iruditu zaizkit gehienak. Hemen dituzue orain arteko batzuk:
- Zergatik du zeruak kolore urdina?
-
Zer izan zen lehenago, oiloa edo arrautza?
-
Zergatik ez ditu argiak, soinuaren antzera, paretak zeharkatzen?
-
Zergatik egiten dugu aharrausi?
-
Zein da Pi zenbakiaren jatorria?
-
Zergatik izaten dugu zotina?
-
Zergatik uzten dute hegazkinek arrasto zuria zeruan?
-
Nola egin dezakete lo baleek eta izurdeek ito gabe?
-
Ur hotza ur beroa baino azkarrago izozten al da?
-
Zergatik ubeltzen da kolpatutako fruta?
-
Beira, solidoa izanik, zergatik da gardena?
-
Zergatik dago pertsona eskuin gehiago ezker baino? Are gehiago, zergatik espezializazio hori?
-
Elurra egiteko eguraldi hotza behar da. Zergatik esaten da orduan ezin du elurrik egin, hotz handiegia egiten du eta?
-
Zer da antimateria?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: