Wikipedian igeri, ito beharreran (hizkuntzekin jolasean)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-03 18:28

Aspaldi entzun nuen nonbait "Iban" izena eta "Jon" edo "Juan" berdinak zirela. Ez galdetu gehiago, ez baitakit ez noiz ez non entzun nuen, baina kontua ez da hori. Kasua da, wikipedian "Juan" ipini, eta honen baieztapenarekin egin dudala topo lehenik, eta beste zenbait kuriositateekin ondoren. Has gaitezen beraz (beno, egia esan jada hasia naiz, baina benok, esan bat da).
Juan > JUan > JVan > IVan > Ivan
Ados? Bale, baina "Juan" hitzarekin bat dator baita honako kontutxo hau ere.  "Juan"  hitzaren patronimikoa  Juanes, Ibañez, Ibañes... direla (ingelesezko Johnson-ak bezalaxe). Ondoren, patronimikotasuna ematen duen "-ez" atzizkiagatik interesatu naiz. Horrela bada, "pa-tro-ni-mi-.." a! ez, tildea ahaztu zait "pa-tro-ní-mi-co" idatzi dut wikipedian, eta kontxo! bertan, "-ez" atzizki horren jatorriaren ezjakintasuna aipatzean zer dioen:
"tampoco deja de ser significativo el hecho de que este sufijo -(e)z todavía exista en lengua vasca con valor posesivo o modal. Tal vez ese patronímico castellano -ez sea un auténtico fósil lingüístico préstamo del vascuence, posiblemente transmitido a través del navarro, pues, no lo olvidemos, la lengua castellano-leonesa primitiva obtuvo numerosos préstamos del vascuence a través del reino de Navarra, debido a la influencia que ejerció este reino entre los siglos IX y XI."
Demontre! Ez nian ba hauxe espero!
Beraz, Perez = Pedro edo Petri-ren semea, Giménez = Gimenoren Semea...
Eta Lopez? Lopo, Lobo, Lupus-en semea? Redio! Azkenen egie izango dek mozkortzen dan bakoitzen berdina esaten amaitzen duen kuadrilako horren kontu hori! "Lopez, Otxoa abizenan iguala dek, Lopez euskaldune dek..."
Eta Vázquez edo Vásquez? Vasco-ren semea?
Puff! ke kaña!

(Ai! Amatxo maitea!) Aho zabalka nago eta kafetxo bat hartzea izango da honena. Gaurkoz nahikoa jolastu dudala uste dut.
(E? Iñigo = Eneko dela baina Ignazioren etimologia "Ignis" edo sua? Iñigo eta Ignazio ez direla berdiña? Aibadio! "confusión... bla, bla, bla... Sabino Arana propuso la traducción de Iñaki por Ignacio en castellano." Joder! Honek ere hemen tartean egon beharko zuen ba! Hau bai tipo liantea! Baina bihar izan beharko du ba guzti honek...)


Utzi iruzkina: