Kubrick eta Ikaro

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-10-17 07:01

1997-an Kubrick zinemagile itzaltsuak D. W. Griffith sari entzutetsua "jaso" zuen. Izan ere, Kubrick ez zen sari emanaldi ekitaldira joan, baina bertan izan zen bideo emanaldi bat tarteko.



Hitzaldi horretan Kubrick-ek Griffith zinemagilea Ikarorekin konparatzen zuen, estatubatuar aitzindariak bere garaian aurrera eraman ezin izan zituen zenbait proiektu gogoan hartuta. Garaiegi hegaldatzen saiatu zelako dirudienez.

Baina Kubrick-ek dioen bezala, zein da Ikaroren atzean dagoen ideia?

1.- Ez egin hega eguzkiarengandik gertuegi?
edo
2.- Sor itzazu hego hobeak?

Kubrick bigarren ideia honen zale zen (bere filmak ikustea besterik ez dago) aipatu hitzaldian zioenez.

Norberaren esku dago autua.


("Conversaciones con Billy Wilder" liburutik hartua)


Utzi iruzkina: