Hilabeteen zenbakiak

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-11-30 20:54

Nire paper artean miatzen ari nintzela, oroitzen ez nuen aspaldiko notatxo batzuekin egin dut topo. Halakoren batean gustoko libururen bat topatu nuen sobraere, eta hango ideiak, zuri-zuri txukun asko zegoen orri bati kolorea aldatzeko modukoak zirela bururatuko zitzaidan dirudienez. Orain ikusita gehiegi interesatzen ez zaizidanak, dena esan behar bada, baina zirriborro askoren artean pulamentuzkoren bat ere topatu dut. Honats:

Konturatu bazarete, enero, febrero, marzo, abril, mayo, junio, julio, agosto, septiembre, octubre, noviembre eta diciembre dira gazteleraz urtearen hilabeteen izenak (joder! hau deskubrimendua hau! e?). Beno, ba SEPTiembre, OCTubre, NOViembre, DICiembre, ez dira  7, 8, 9 eta 10. hilabeteak, SEPtiembre ez da zazpigarrena, bederatzigarrena baizik....... beno, ba dirudinez, garai batean hamar hilabetetako urteak genituen (hilargi egutegiren bat edo, pentsatzen dut) eta orduan bai, SEPtiembre zazpigarrena zen.... baina erromatarrak iristean, Julio Zesarrek Ka VIII garren mendean nire apuntetxoen arabera, erromatarrek sistema hamartar hau baztertu eta hamabi hilabetekoa ipini zuten, hilabeteen artean JULIUS eta AUGUSTUS ipiniz. Joder! ke kaƱa! e?

beno ba, horixe besterik ez zen ba! Agian izango zenuten honen berri, baina hala eta guztiz ere ez da beroroitzea gaizki etortzen.

Ondo izan,


Utzi iruzkina: