Gotzon Garateri erantzunez

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-09-18 20:13

Gaur, Astelehena hilak 18, erabili.com-en Gotzon Garatek euskararen etorkizunaren inguruan idatzitakoari erantzunez. Berak dio:

-"Madrilera doan latinoak ez dio Espainiako kulturari kalterik egiten. Espainol hizkuntza eta espainol kultura dakartzate latinoek eta es- painol kulturan eta hizkuntzan sartzen dira."

Ez dakit, baina Ekuador, Errepublika Dominikar edo Kolonbiako kulturak eta Estremadurako edo Andaluziakoak berdinak al dira? Hizkuntza bera erabiltzen dute etorkin hauek, baina ez nago ziur horrek kultura berdina esan nahi duen.
Gainera "kalte" hitza ez dut gustoko.


-"Euskal Herrian, ordea, etorkinek kultura arrotza eta hizkuntza arrotza sartzen dituzte."

Ez dut uste hegoaldean behinik behin Gaztelera arrotza zaigunik, ezta espainiar kultura ere. Hemen bertako hizkuntza eta kultura propioak baditugula? Noski baietz, baina Kixote, Jesulin, AquĆ­ hay Tomate, Velazquez, Osborneko zezena... ere hor daude, kalean, eta hori da errealitatea.


-"Eta ikasi duenak ez du euskaraz egiteko erraztasunik. Norekin mintzatuko da etorkina hiri handietan, Bilbon, Donostian, Gasteizen...? Etorkinak ez du non pratikatu, herri txikietan ez bada." eta "Bestalde, euskaldun gazteek elkarrekin gaztelaniaz egiten dutela ikusten dugu. Etorkinen etorrerak ez die giroa errazago egingo."

Erabat ados, arazoa lehendik dator eta etorkinen etorrerak egoera larriagotu besterik ez du egiten.


-"Ba al dago erremediorik gaitz honentzat? Bakar bakarra Euskal Herriak independentzia lortzea. Independente bagina euskara Beharrezkoa egingo genuke."

Ez dakit, baina zer gertatu da Irlandan bertako hizkuntzarekin?
Independentzia-Euskararen osasun hobea, kausa-efektu erlazio zuzena al da?
Ez dakit.


Euskarari Gaztelerak duen garrantzi berbera eman behar zaiola uste dut (legez berdindu...), baina ezin al liteke hori independentziarik gabe lortu?
Independentziak euskararen hobekuntza automatikoa suposatzen ez badu, pena mereziko al luke bestelako politiketan (atzerri gaietan, ekonomian...) horrenbeste arriskatzeak?

Ez dakit, ez dakit.
Baina bai gauzak horren sinpleak ez direla. Hala iruditzen zait niri behinik behin.


Utzi iruzkina: