Diada Egunean Krutwig
Aurten ere, Irailaren 11a Diada eguna izan genuen. Bertan, Paco Ibañezek Federiko Krutwig-en poema bat abestu zuen. (Bai, euskaraz abestu zuen hori)
BIHOTZA
Munduak gezurra diyotsu, bihotza.
Gezurr-gezurra bere argi indartsuez,
Nigarretan miña iñork ere aditzen
Eztuela derakhus.
Dadukazun miña ixillik negarr zazu,
Munduak ba'lekhus' handitu luke ta,
Nihork ere laguntzen ezteraukola
Nihori ezer ere ez
Zure naigabea gorde zazu zutzat.
Bethi ixillik zagoz, ixillik, ixillik!
Khendu zazu begietatik nigarra
Nihork ezpeza ikhusi.
Naigabean zaro dadukazun miñak
Nigarrei ba'leriye, ba'lerakhuski
Eskutu thokirat iges egin zazu,
Bakharrik nigarr eizu.
Zoriak zuzaz barre egin nai ba'leza
Eragotz ezazu, gure phenak ilten
Barneko miñaz, ezpañetan barrea
Iphinten ba'geneki.
Eziezozu erran zuk miña innori.
Ixillik zagoz, egon ahal ba'zintez,
Ixillik gorde ezazu zure arimaren
Arimaren barnean.
Barre egizu, nigarr eitten duzun hori!
Bai ta phenak bizirik triskatzen ere!
Barre egin ezazu, zerorren barrea
Illen nigarra da ta.
Biztu gaittun biziaren sukharr hori,
Eraman begaitza zu zarean nayak,
Laindoko Lege sorr hori, zathorrzkigu,
Gugan izan zaittezen!
Olympotarr hoik, etzituztet gurtzen nik,
Iraunkhorrak zuek ere zerate ta,
Zigurki Ezerezerat zohazte ta,
Ezer etzerate ta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: