Carl Sagan-en kuriositate batzu
"Los dragones del Edén" liburua irakurtzen ari naizela zenbait gauza interesgarri topatu ditut (gehiegi ere ez egia esan, ez baita oso interesgarria izaten ari, bainan nola "klasiko" bat den...):
Adibidez, ADN-an bi milloi orritako liburu bat betetzeko lain informazio dugula esaten digu.
Edo zergaitik den gizakietan horren mingarria haurrak izatea (dirudienez beste animailia espezietan ez da horrela). Izan ere, gure burumuinaren hazkuntza eta emakumeen gorputzarena ez dira abiadura berdinean eman eta gure buruhezurra H. abilisarenaren bikoitza den bitartean, gorputzak berdintsu darrai. Ume jaioberrien buruetan aurki daitekeen irikiune hori eboluzioaren akatsetako bat izan liteke era berean.
Esku bat goruntz mugituz kaixo zergaitik egiten dugun ere badiosku liburu honek. Saganen arabera, "min egin diezazuket arma batekin, bainan nahiago dut eskuak hutsik izan" esan nahi luke. Tximinoek ere egiten dutenaren antzekoa hain zuzen ere, hauek, elkarri min egiten ez dieten kozkarekin agurtzen baitute elkar, "min egin ahalko nizuke bainan ez dut nahi" esanez bezala.
Hizkuntza gehienetan AMAri antzeko hitzekin zergaitik deitzen zaion ere esatera ausartzen da Sagan liburu honetan. AMA, MAMA, MUM... umeak amari titia hartzean sortzen duen hotsaren onomatopeia dela dio.
Eta azkenik (oraingoz, liburu erdian baitnoa) "orangutan" hitzak malaieraz "basoko gizona" ("hombre de la selva") eta ez "simio" esan nahi duela dio.
Kontutxo interesgarriak ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: