Apollôn gure Culturaren Symboloa (F. Krutwig)
Aitzin Solhasa
Huntan erakhutsi nahi ukhan nezan, zein important den Graikar Cultura gutzat, batez ere Euskalherriak' bere bikhakatze bidean egiazko natione bat bilhaka ledintzat, zeren eta culturarik gabe dagozen herriak' gehienetan izan litekena ez bait da tribu bat baizik. Nationtasuna berez factu cultural bat da, zeinaren gabe nationeak ezin izan litezken. culturaren gabe gizatalde handi bat edo ta mega logismo bat, ez da salbaieen edo erdi salbaieen gruppu bat.
Mundu osoan mementu huntan dagozen cultur talde handiak, ez dira hirur baizik, zeinak bait dira`: a) Graikar mega-talde, b) txinar mega-talde eta c) sankritarazko mega-taldea
Geu euskaldunok hauietan Graikar cultur-kykloaren parte bat gara. Nahiz eta gutartean persona batzuek' beren chauvinismoaz, egia hau onhar ez lezaketanarren, ba lirudike ezen heien artean euskaldunok, ez dakigu noiz eta heiek ere erran ez dezakete, bainan nolabait, Palaiolithikoan baino lehen ere , noiz eta gizonak erdi-tximinoak baizik ez ziren, euskaldunok behar bada Izar urrun batetik, behar bada UFO-batetan gure planêtê huntarat ethorririk, bereiekin ekharri edo ta desarroilatu zuten goi-cultura bat, zeina egiaren erraitekotz osotoro desageri bait da. Bertzeok' UFOetan sinhisten ez dugunok, hunelako culturarik nehoiz ere egon ez dela pentsatzen dugu(...)(...) Hunelako egokeratik gure herria atheratzeko asmoaz COMPUTER SHOCK-VASCONIA AÑO 2001 liburua iratzi ukhan nuen, zeina, exceptione batzuen salbu' hemen oso guti irakurri bait zen . Berhain liburu hunen exemplare batzu Barcelonara heldu ziren, eta hemendik. liburu hau irakurri zuen persona bat' Athênetarat ere joan zen, zeren eta catalanek, euskadunetan gerthatzen ez den bezala, cultura maithe bait dute. Persona hau Cataluñako televistaren programmen bulegoaren antolatzaileen khidea, edo zuzendari zen. Hor Athênetan, Graikheriko Cultur Ministergoaren, Kanpoko Egitekoen Buruzagiarekin mintzatu zen, eta huntara Atênetan jakin zuten, nola gu Euskalherrian JAKINTZA-BAITHA izeneko societate bat antolatu genuen, eta hortan zer egiten genuen.
Nire liburua' Athênetako Cultur Ministergoan irakurriaz geroz, egun batetan hortik guthun bat heldu zitzaitan, zeinetan erraiten bait zerautaten : "Dear friend I am very much impressed for your activities and your understanding of the Hellenic Culture...." Eta geroz contatzen zerautaten nola , hau delata gure sociatate hori nolabait officializatu nahi zuten: "As you understand this effort is official and opens new dimensions for a permanent and fruitfull collaboration between our two countries." (...)
Lan hunen xedea
Herri bati' tribu bat bazik ez den bitartean, aski zaio bere folklorea, bainan herri batek' natione bat bilhakatu nahi duenean' egiazko goi-cultura ( alemanaraz Hochkultur denaren egiazko cultura) baten jaubea behar du izan.
Jakina denez' folklore' anglarazko hitz bat da, zeinen erran-nahia folk = herria bait da, eta lore=jakintza, zentzu huntan gaur egunean' hitzen nahasmenduaz' provocatzen denak, soilik erroreari eraman giaitzazkeo, folklore hitzaren ordez herri-cultura erraiten dugunean, zeren eta azken terminean ethorten gara, kirola ere' cultura dela erraiteraino. (...)
(...) Bide huntan gainti aurrera joan ba gintez nehoiz ere Euskalherria ez lizateke egiazko natione bat bilhakatuko, zeren eta hunelakoa izaitekotz' lehen lehenik eduki behar duguna, goi-cultura bat bait da. Beraz, nola euskaldunak' Eurôpên bizi bait gara, eta ez Txinan edo Indian, gure cultur enborreko hizkuntza' graikarra da, eta hizkuntza hunen bidez' guganat ethorri zaiku cultura hunen zômoa. Hortakotz' euskaldunok ere' bertze Eurôpêko herri guztiek egin zuten araura, gurea den idiosynkrasia' enbor huntan xerthatu behar genuke, egiazko goi-cultura bat' Euskalherrian ere sort ledintzat, bai eta phitz ere. Orduan eta soilik orduan danik, Euskaldunok ere' egiazko natione bat izaitera helduko garela pentsa giniroke. Bitartean' orain gaudena baizik izanen ez gara, hau bait da: Gaztelararen kultur-adaska subdesarroilatu bat.
Ethorkizunari begira' batez ere orain gure begien aurrean nabari zaikun Kybernêtikêaren iraultzaz, ezin-bertzea izanen zaiku Euskalherrian egiazko cultura baten aphailatzea, zeren eta orain arte eduki ukhan dugun folklorea ez bait da sensu strictoan ezein ere egiazko cultura. Culturak' egiazko culturak, bethi maisu-obren autoreen izenak ezagutzen ditu, eta herri cultura ez da zentzu huntan herriko beher-mailek adoptatu duten subproductua baizik, beraz bertzeen obren imitatione in-solfa minore. Eta herri batek bere baithan egiazko creatoreak eduki ukhan ez dituenean, orduan folklorea atzeherritik ethorten zaio, Euskalherrian gerthatzen den bezala, non eta bere folklore osoa 'konpotik ethorritako maileguak baizik ez bait dira. hunelako egokeran dagoen herri bat, egiatan bertze herrien cultur-parasitoa baizik ez da.
Beraz herri batek, batez ere natione gisa, bizian aurrera joaitekotz' bi hanka behar ditu, bata' bere nortasunaren herri-cultura , eta bertzea' goi-culturaren zuthabea. Zentzu huntan, baldin eta Euskalherriak' bere nortasun herri baten moduan geratzeko ezin bertzea ba duke euskaldun izaitea, hau da' euskaraz jakitea, bainan egiazko natione bat izaitekotz, Graikara eta graikar culturaren ezagutzea ezin-bertzea zaio. Soilik bi hanka hau' desarroila litzanean, egiazko natione bat izaiteaz Eurôpê berrian sartzeko beldurrik gabe egon liteke.
Hemen hoin beharrezkoa zaizkigun gure graikar culturaren aspectuak commentatzeko nahiaz nathor, zentzu huntan ezin-bertzea zaikun ekhintza lantzeko lehen urrthatsak egitekotz.
________________________________
Federiko Krutwig-en "Apollôn gure Culturaren Symboloa" liburuaren lehenego bi kapituluetako zenbait atal.
Liburu osoa interneten euskaragarri duzue ondoko elbidean:
groups.yahoo.com/group/krutwig/
Beste zenbait atal ere ekarriko ditut besteren batetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: