Hodei Arrausirekin hitzaldia

twitter: Danel12Alvarez Danel Álvarez | 2016-09-14 15:40
1

Atzo, Irailaren 13an, Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen campusean EITBko Hodei Arrausi kazetariak hitzaldi bat eman zigun han ikasten dugun lehen mailako ikasleei.

Bertan, Hodeik bere ikasketak nolakoak izan ziren erakutsi zigun. Gure adina zuenean, Hodeik Kazetaritza ikasi zuen, eta hau bukatzean, pila bat kurrikulum bota zituela aitortu zigun kazetari Gasteiztarrak, azkenean EITB hartu zioten arte. Ordutik aurrera, bai ETB 2ko Teleberrian bai EITB 1eko Gaur Egunean lan egin izan duela esan zigun, eta bere lan garrantzitsuenak Asian, Europan zehar eta beste hainbat tokietan egin dituela esan zuen.

Azkenik, ikasleok talde ezberdinen artean egin genituen lanak aurkeztu genituen Hodeiren eta besteen aurrean, eta berak ondo ala gaizki eginda genituen esan zigun, eta baita bere gomendioak eman zizkigun.

twitter: BlogakEus

2016-09-15 08:30 #1

Ongi etorri "Blogak.eus" komunitatera! Zorte on ibilbide berrian!


Utzi iruzkina: