Xake taularen zuri-beltzetan arrats goxo egun gazi
Lurrean, airean zein itsasoan aurkitu ditu gizakiak denboraren joanean eguneroko bizitza aurrera eraman ahal izateko bideaK. Bakoitzak bereari tinko eusten ondo ikasi dugun arren, argi erakusten du gizarte honek behar den momentuetan laguntza ematen ere badakiela.
Honen adierazgarri dugu, zalantzarik gabe, igaro den urriaren 23an Bermeon Somalian bahituriko"Alkarana" ontziko gizonen berehalako askatzea aldarrikatzeko burutu zen konzentrazioa. Ehundaka lagun; batzuk itsasoa ondo ezagutzen zuten, beste batzuk,ordea, sustraiak lurrean ezarriak zituzten eta, agian, airean ezarri duenik ere egongo zen.
Benito Lertxundi maisuaren hitzen itzalpean asko izan ziran malkoak isuri zituztenak; eguneroko ogia lortzeagatik gastigatuak izan diren gertu-urruneko herritarrengatik isuritako malkoak. Itsasoaren aurreran isuritako malkoak.
Gogoan ditugu bahituriko arrantzaleak, eta nola ez, bat egiten dugu beraien familiekin momentu latz hauetan izan ere, Bermeotar eta euskaldun gutziok, uste dut, oso ondo dakigula jakin ere zein gogorrak diren une hauek.
Batzuk joko politikoak salatzen eta egoera negargarri honetatik ere argazki emankorrak atera nahian diharduten bitartean, beste batzuk gogoz eta sendo aldarrikatuko dugu amesgaitzo hau bukatu arte:
GURE ARRANTZALEAK ASKATU!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: