Mundu bat, modu bat, berba bi... tartean zu eta ni, ni ta zu; besteak... gutarrak

cantuariense 1456131837745 Cantuariense | 2009-10-13 00:00

Mundu bat: Abertzalea.
Modu bat: Geurea.
Berba bi: Euskal herria.

Foronda. Zuri, gorri eta orlegi. Ni zuria nintzen, eta zu?

Koloreez aparte, sentimenduz eta maitasunez eginiko ikurriña sortu genuen Arabako larreetan. Gizon, emakume, gazte, zahar, bizkaitar zein napar; guztiok parte hartu genuen guretzat hain garrantzitsu bilakatu zen ekitaldian. Erakutsi beharra zegoen, eta erakutsi egin genuen.

Euzkadi herria da, Euzkadi gutariko bakoitza da, Euzkadi guk geuk egiten dugu.

"Baginen, bagara
ginenak, garenak
dogunak, geinkenak
izanak, izenak,
doazenak eta datozenak
gagozenak eta ez dagozenak
eta inoiz izan
leikezenak." M.U.

 Honela esaten du Mikel Urdangarinek bere azken diskako, Zubiako, "Itzi geuntsan" abestian. Sentimentuak batu egiten gaitu eta aurrerantzean ere batuko gaitu, ez dut inolako zalantzarik. Sarritan esaten da irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela eta kasu honetan ere horrela da.

Ni hantxe egon nintzen eraikitzen, sortzen, erakusten; arro. Eta zu?