Kaixo Ibarretxe, Lehendakari.
Sarritan gertatzen dira halakoak. Hamar urtez, hamar urtez izan da gure ontziko patroia eta ez gara ondo konturatu. Aurrera gindoazen, erresakak, olatuak eta itzelezko haizetzak igaro ditugu baina, zoritxarrez, asko ez dira ohartu gidariak timoia indartsu heldu eta bekainak uzkurtuz tenporaloi gogor aurre egin ziela. Halakoa da egungo gizartea.
Egon zara, izan zara eta badirudi birjaoitzen ari zarela.
Zure kargu politikoa utzi beharra izan duzu, hainbat kritika eta laudorioren artean, baina, erakutsi egin duzu orain arte izan zaren pertsona berbera izaten jarraitzen duzula. Timoia esku artean den legealdian edozelako kritikak entzun behar izaten dira; batzuk onak eta beste batzuk (oso) txarrak. Hala ere, zure kargua laga zenuen eta herriak maite zintuela erakutsi zizun. Asko gara.
Gogoan dut, Lehendakari, Lakua utzi ondoren, uztailaren 22an, Madalen eguna, nire herria, Bermeo, zapaldu zenuen zorioneko eguna. Eskuetako ileak ere tente genituen, gure Lehendakaria etxean genuen. Biztanleek biziki eskertu zuten zure presentzia, Bermeotar asko eta asko hurbildu zitzaizkizun beraien indarrik eta animorik beroenak helarazi nahian. Izugarria izan zen.
Asko kostatu zaigu baina, euskaldun oro konturatu da maisu bat izan dugula buru, bihotz handiko pertsona , abertzalea, kementsua eta herriarenganako konpromisu handia duena.
Jendea orain ari da ohartzen nor den Juan Jose Ibarretxe. Lehendakari, ezin dizugu orain "agurrik" esan, berriro ere gizarte honek "kaixo" diotsu batzuentzako, zoritxarrez edo zorionez, orain agertu baitzara.
Zeure alabak esan zizun moduan:" ...que bonito, después de diez años y la gente te quiere".
Guzti honengatik, bada, ONGI ETORRI LEHENDAKARI!