Euskal Kutxen likidazioari ez!
Euskal Kutxak-Kutxabank likidatzen ari dira zerbitzu publikoari eta gizarte-ekintzari dagokionez. Helburu bakarra, Hego Euskal Herrian urte luzeetan zehar ereindako aurrezki eta aktiboak akziodunen eta espekulatzaileen esku jartzea da.
•Erabaki hauek eragotzi egingo dute aurrezkia eta kreditua Euskal Herriko gizarte osoaren onurarako erabiltzea, euskal produkzio-sare eraginkor bat mantentzea edota guztiok etxebizitza duin bat izan dezagun bermatzeko politikak garatzea, alokairuaren bitartez, esaterako.
•Euskal Kutxen-Kutxabanken bankarizazio eta pribatizazioan atzera egiteko, euskal gizartea defendatzeko funtsezkoak diren ardatzak sendotuz: kontrol publikoa, Euskal eremua, bertarako inbertsioak eta erakundeon izaera soziala.
Eragile sozialak: AHT Gelditu Elkarlana; Berri-Otxoak; Federación de Asociaciones de Vecin@s de Bilbao-Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa; Danok Lan; Plataforma de Pensionistas de Euskal Herria-Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak: Ezker Gogoa; Asociaciones de Consumidores-Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV); M15M; REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria); PAH Kaleratzerik EZ!; STOP Desahucios Gasteiz; STOP Desahucios Gipuzkoa; IRPH.
Sindikatuak: EHNE, HIRU, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS y CNT.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: