ekainaren 14an neu be banoa Baionara!
http://nierebanoa.org/298-2/?lang=eu
1600 Manifaren abiatzea Lauga-tik.
1800 Manifaren heltzea Chao Kaian eta Hitzartzea
1830 Txarangak
2000 ZEBDA (Toulouse) / DJ Elepunto (Ondarroa,Bizkaia)
Euskal Herriko gatazkaren ondorioen inguruan mobilizapen dinamika eta gogoeta bat daramagun 23 eragile sozial, politiko eta sindikalek (1) osatzen dugun kolektibo bat gara. Euskal preso (EPPK) eta iheslari (EIPK) politikoen kolektiboek plazaratu duten bide orria bideratzea da gure asmoetarik bat.
Dinamika hau, 2013ko ekainaren 15ean hasi zen Biarritzen, EIPKk Euskal Herriko aktore sozial eta politikoekin burutu zuen bilkurarekin. Bertan, bake prozesuaren baitan euskal iheslari politikoen egoera konpontzeko bide orri bat aurkeztu zuten.
EIPKrekin eraman eztabaida eta gogoetaren biharamunean, bilkura ziklo bat abiatu genuen, bide orri hori nola plantan ezarri ikusteko eta kolektiboaren agerraldiaren ondorioz abiatu zen errepresioari nola erantzun erabakitzeko.
Abenduaren 28an, euskal preso politikoen kolektiboak adierazpen bat plazaratu zuen, bake prozeua bultzatzeko egin Gomendioen karietara, emaiteko prest ziren aurrerapausuak aurkeztuz.
Kontziente gara bi kolektiboek eman dituzten urrats garrantzitsuetaz, eta gure gogoeta gatazkaren ondorioetara zabaldu dugu, hau da, euskal preso eta iheslarien egoeraren konpontzeraino.
Honela, gure ekimena kolektiboaren baitan azpimarratu ditugun hiru pundu nagusiren inguruan kokatzen da
-
Alde batetik, gehiengo gero eta zabalagoak osatu dira Euskal Herrian gatazkaren konponbidearen alde.
-
Bestalde, frantses eta espainiar estatuek errepresioaren bidez erantzuten diote gizartearen gehiengoaren eskaera honi (Herrira, presoen kolektiboa, iheslarien kolektiboa). Ez dute pausurik ematen konponbidearen zentzuan eta bake prozesua oztopatzen saiatzen dira.
-
Azkenik, nazioartean ere gero eta jende gehiago agertzen da gatazkaren konponbidearen alde. Gainera, euskal preso eta iheslari politikoek aurkeztu bide orriak bakearen aldeko ezinbesteko ekarpenak direla deritzogu. Orri horien seriotasuna gatazkaren konponbidean izan behar duten garrantzia azpimarratu nahi dugu Bizi duten egoerari bukaera emanen dion gatazkaren konponbide integralaren alde beraiekin lan egiteko prest gara.Ondorioz, salbuespeneko neurriekin lehen bait lehen bukatzea eskatzen dugu.