Ibon Goieaskoetxeak 20 egun egin dauz Gose Greban urrundu gura dutela salatzeko

busturiaurrera_deialdiak 1456131781310 Busturiaurrera deialdiak | 2012-02-23 16:39



Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxea preso politikoak, Villepintetik Villefranche sur Saone espetxera eroateko erabakia salatzeko. Izan be, lekualdatzea eginez  Euskal Herrira hurbildu beharrean urrundu egingo lukete Goieaskoetxea. Harekin batera, baraualdia hasi du baita beragaz preso duten Borja Gutierrezek. Joseba Fernandezek be bat egingo du borrokaldiagaz, baina beste ekimen batzuekin. Izan be, Fernandezek ezin du gose grebarik egin.

Neurri hori dela eta, Frantziar Estatuak dispertsioagaz amaitzeko borondaterik ez duela salatu du Etxeratek; “gainera, euskal preso politikoen eskubideen aurka egiten du behin eta barriro”.