Aski da! Auzi politikorik ez

busturiaurrera_deialdiak 1456131781310 Busturiaurrera deialdiak | 2014-08-01 08:31

Konponbidearen aurkako eraso honen aurrean, ehunka lagun mobilizatu dira herriz-herri egin diren protestetan. Gainera, larunbatean, abuztuak 2, herrialdeka egingo dira manifestazioak, 12:30ean abiatuta:

  • Bilbon Arriagatik.
  • Donostian Artzai Onetik.
  • Gasteizen Udal plazatik.
  • Iruñean Posta plazatik

http://topatu.info/wp-content/uploads/2014/07/herrikoak_sententzia_erantzuna_gernika.jpg

Ernairen irakurketa:

Espainiko Auzitegi Nazionalak kaleratutako 35/02 auziaren sententziak, hogei mahaikide espetxeratzeko eta 111 herriko taberna konfiskatzeko zigorra ezarri du. Sententzia zinez da larria, konponbideren kontrako atzera pausu nabarmena denez.

Euskal Herrian eskubide guztiak bermatuak izango diren eszenatoki baten alde lanean dihardugun bitartean, Espainiako Gobernuak eta honen menetara mugitzen den epaitegiak euskal herriatarron nahiaren aurka ekiten dute. Zigor honek herritarrok libre pentsatzeko eta jarduteko daukagun eskubidea oztopatzeaz gain, argi uzten du PPren gobernua gerra estrategian iltzatuta dagoela eta inboluzioan sakondu nahi duela.

herrikoak_sententzia_epaia_ernai_kartelaPPren gobernuak askatasunaren aldeko ahotsak isilarazi nahi ditu, disidentzia politikoa akabatu, eta horregatik halako zigorrak Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen duten militante eta espazioen kontra. Gaur 35/02 izan da, baina atzetik datoz 28 gazteren eta segurako atxiloketen epaiketak.

Oker daude halako zigorrekin Euskal Herrian konponbidean bizitzeko egin dugun apustua garaituko dutela uste badute. Inork ez ezerk ez digu eragotziko helburu hori erdiestea eta gure bidean aurrera jarraituko dugu determinazio osoz eta elkarlanaren bidez. Jakin dezatela Euskal Herria askatu arte borrokan jarraitzeko hautua baldintzatuko duen sententziarik ez dela existitu ezta existituko ere.

Funtsik gabeko sententzia honen aurka mobilizatzeko deia luzatzen diogu gazte orori, horretarako gaurtik aurrera iragarri diren deialdi ezberdinetan parte hartuz. Kartzelak husteko garaia da. Konponbidearen garaia da. Jo ta ke!

Ehunka lagunek salatu dute konponbidearen aurkako epaia

Espainiako Auzitegi Nazionalak erakunde terroristarekin kolaboratzea edo parte hartzea egotzita, 35/02 auziko 20 laguni ezarri die espetxe zigorra. Horrez gain, 103 Herriko Taberna konfiskatzeko ebatzi du, lokal horiek guztiak estatuaren eskuetara pasatuz.

Zigor gogorrenak Batasunako mahaikideentzat izan dira; hiru urteko espetxe zigorrera kondenatu eta sei urteko inhabilitazioa ezarri die Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari. Jon Gorrotxategiri, Floren Aoizi eta Antton Morcillori, aldiz, urte eta erdiko zigorra ezarri die, eta lau urteko inhabilitazioa.

Herrikoen arduradunei dagokienean, berriz, hamabi zigortu eta hamalau absolbitu ditu. ETArekin kolaboratu dutelakoan, urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkie kondenatuei.

Auzipetu gehienek, ordea, beteta dute jaso duten espetxe zigor kopurua eta ez dute itzuli beharko kartzelara. Beste zenbaitzuk bai, ordea. Defentsak jakinarazi du helegitea aurkeztuko duela.