Zergatik Firefox?

buruhauste 1456131752066 buruhauste | 2009-03-10 16:04
1

ZERGATIK FIREFOX?


      Orain dela gutxi arte ez neukan Firefox entzunda, ni ez naiz oso ordenagailu zalea eta internet mundu hau nahiko handia geratzen zait. Orain arte Internet Explorer erabiltzen nuen edozein kontsulta egin behar nuenean, bertara jotzen nuen zuzen-zuzen zergatik pentsatu gabe, betidanik horrela egin dudalako eta gauza berriak frogatzea beti beldurra eman didalako ezagutzen ez ditudan esparruetan.
      Testigantza guzti hauek irakurri ondoren orain arte konturatu ez naizen gauzez ohartu naiz, Internet Explorer dituen arriskuak eta akatsak. Orain arte gauza horietaz ohartzen nintzen baina agian nire erruz gertatzen zirela uste nuen, esan dudanez ordenagailuak ez ditut oso ondo kontrolatzen eta interneten ez naiz batere trebea.
      Orain dela gutxi, bigarren lauhilekoaren hasierarekin, Firefox erabiltzen hasi nintzen, web 2.0 ikasgaiaren irakasleak aholkatuta, eta ez naiz batere damutzen. Ezin dut iritzi profesional bat eman, baina ni internetekin oso ondo moldatzen ez naizela gauza asko eskertzen diot Firefox-eri, adibidez errazago nabegatzeko dituen pestaña desberdinak irekitzeko aukera eta beste hainbat gauza. Euskalbar sorkuntza eskertzen diot ere, hainbat hiztegi erabiltzeko aukera klik bat eginez. Ez dago gaizki, are gehiago oso ongi dagoela esango nuke, eta ni bezala, interneten arazoekin mugitzen diren guzti horiei Firefox erabiltzera gonbidatzen diet, ez zarete damutuko!! 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 19:05 #1

Internet, Firefox, Internet Explorer… izen bereziak dira eta letra larriz idazten dira. Aldatuko dituzu?<br>


Utzi iruzkina: