Press Banca
1. Press banca gauzatzeko, bi posizio azalduko dizkizuegu, hasierakoa eta bukaerakoa:
- Hasierako posizioa: Ariketa egiten hasteko, beharrezkoa da banku lau batean etzatea, ipurmasailak, aldakak eta sorbaldak bankuaren gainean dituela.Oinak lurrean bermatu behar dira, sorbalden zabalera baino pixka bat harantzago.Eskuekin barra hartu behar dugu, eskuak aurrera begira egon daitezen, hau da, pronazioan, sorbalden zabaleratik pixka bat harago.Besoak eta besaurreak 90º-ko angelua osatu behar dute; beraz, ukondoa tolestu behar dugu, eskuekin hartutako barra bularraren gainean geratu dadin.
- Bukaerako posizioa: Arnasa hartu eta barra bularrerantz jaitsi behar dugu astiro, bizkarra bankutik altxa gabe. Barra bularraren gainean dagoenean, gorantz bultzatu behar dugu, besoak poliki igotzen ditugun bitartean.
2. Puntu honetan, press militar ariketan parte hartzen duten giharrak aipatuko dira.
Press bankarekin gehien lantzen dena pektoral handia da. baita ere pektoral txikia lantzen da, baita ere gihar hauek lantzen dira Trizepsak, aurreko deltoideak, serratoak eta korakobraqua.
3. Aurreko puntuaz gain, hainbat aldaera aurkitu ditzakegu ariketa burutzerako orduan:
- Leg-drive: Oinak lurrean jarri, apur bat atzerantz jarri eta, barra altxatzearekin batera, beherantz gogor bultza egitean datza teknika.Horrela, enbor egonkorragoa lortzen duzu, bularralde nagusiaren eta trizepsaren inplikazio handiagoa, eta eskapula-uzkurdura egokia errazten du.
- Material desberdinak erabiliz: mankuernak, gomak...
4. Hurrengo puntuan, saihestu beharreko puntu garrantzitsuenak aipatuko ditugu.
- Bizkarra okertu eta baita ere bizkarra bankutik altxatzea barra altxatzean.
- Bat-bateko mugimenduak egitea eta errebotatzea.
- Ukondoak gerrirantz jaisten dira.
- Barra bularra ukitzeraino jaitsi. Gure aholkua marruskatzea da, baina ez ukitzea, barra igotzeko errebotean bulkada txiki hori saihesteko.Are gehiago, igoera fasea hasi aurretik segundo erdi iraun badezakezu, hobeto.
5. Azkeneko puntu honetan, ariketa hau burutzeko truko baliotsuak aipatuko ditugu.
Horrelako ariketerako truko honena, gorputzaren jarrera da. Kasu honetan, besoena. Ukondoak barraren azpialdean kokatzen saiatuko dugu barra errazago igotzeko eta barra altxatzerakoan besoekin kanpo errotazio bat egiteko.
Bukatzeko, barra jeisterako orduan, ukondoen kanpo errotazio bat gauzatu beharko da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: