Pisu hila
1. Pisu hila gauzatzeko, bi posizio azalduko dizkizuegu, hasierakoa eta bukaerakoa:
- Hasierako posizioa: Ariketa hasteko, zutik jarriko gara eta oinak gure sorbalden distantzia berean egongo dira. Oinak kanpora begira jartzeak oreka handiagoa emango dizu. Belaunak tolestu bizkarra zuzen mantenduz, eseriko bazina bezala. Aldaka mugituz jaisten hasiko gara, izterrak lurrarekiko paraleloan mantenduz. Bizkarra zuzen duela, buruak aurrera begira egon behar du beti. Lehen aldiz jaistean, heldu heldulekuei edo barrari.
- Bukaerako posizioa: Behean gaudela, jaitsiera-mugimendu berean egin duguna beste aldean egingo dugu, altxatzeko eta lehen postura iristeko. Baina oraingoan pisuarekin. Ondoren, prozesua berriro errepikatuko da, zehaztutako errepikapenak eta segidak burutuz.
2. Puntu honetan, pisu hila ariketan parte hartzen duten giharrak aipatuko dira.
Ariketa honetan landuko diren gihar adibideak hauek dira, trapezioa, bizkarrezur-erektorea, dortsal handia, kuadricepsak, bikiak, iskiotibialak, gluteo handia eta gerrialdeko faszia.
3. Aurreko puntuaz gain, hainbat aldaera aurkitu ditzakegu ariketa burutzerako orduan:
- Pisu hila Errumaniera:https://youtu.be/99aPIw8XxRg
-Pisu hila sumo:https://youtu.be/Za7q6rVt2yw
- Pisu hila hanka batekin: https://youtu.be/Za7q6rVt2yw
4. Hurrengo puntuan, saihestu beharreko puntu garrantzitsuenak aipatuko ditugu.
Lehenik eta behin, gure ikuspuntutik, punturik garrantzitsuena bizkarraren zuzenketa eta jarrera ona da, hau da, kurbadura.
Bestalde, ariketa egitean, garrantzitsua da zutabearen hipertentsioa, hau da, goian gaudenean zutabea biltzea.
Amaitzeko, ariketa zatika egitea gomendatzen da, mugimenduen koordinazioa erabili beharrean.
5. Azkeneko puntu honetan, ariketa hau burutzeko truko baliotsuak aipatuko ditugu.
Horrelako ariketetarako trukoak garrantzitsuena, hau da, indar-ariketetan, heldulekua hartu behar da kontuan.
Bestalde, pertsona bakoitzaren altuera aztertu beharra dago; barraren altuera egokitu beharko da, mugikortasun handiegirik egon ez dadin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: