Indar erresistentzia

bemaaihiru@gmail.com 1607957381055 Burniak mugitzen | 2021-02-12 11:18

Metodo tradizionala:

  • Mugimenduak oso ondo egin behar dira. Teknika egokia erabili behar da.

  • Orokorrean mugimenduak mantso eta kontrolpean egingo ditugu. Esfortzua egiterakoan saia zaitezkete mugimendua azkar egiten eta hasierako posizioa berreskuratzean mantsoago.

  • Esfortzua egiterakoan arnasa bota eta lasaitzerakoan hartu ( garrantzitsuena,  arnasari eusten ez egotea litzateke).

  • Ariketak konzentrazio handiz egin behar dira, jarrera egokiarekin eta kontuz.

  • Ariketak ondo egitea funtsezkoa da!! Hobea da ariketa gutxiago ondo egitea, asko eta gaizki egitea baino (gainera ariketa asko eta gaizki egiten baditugu mina hartzeko arriskua handiagoa izango da).

  • Ariketa egin ondoren, landutako giharra luzatu.

  • Mugimendu bat egiteko gure gehieneko indarraren %25-30 ingurutik gorako indarra erabili behar dugunean , edo beste era batetara esanda, mugimendu hori 15-60 aldiz errepikatu dezakegunean, orduan indar erresistentziaz hitz egingo dugu.


Utzi iruzkina: