HASIERA

bemaaihiru@gmail.com 1607957381055 Burniak mugitzen | 2020-12-14 12:58

bemaaihiru@gmail.com 1607948198104

Kaixo guztioi! Zurriola ikastolako Gizarte eta Kirol Animaziorako Irakaskuntzako hiru ikasle gara. Gure izenak Beñat, Maite eta Ainhoa dira. 

Blog honekin, indarra lantzeko hainbat ariketen azalpena, progresioa, gihar inplikatuak, truko eta ohiko akatsak azalduko dizkizuegu. 

Indar-entrenamenduak berebiziko garrantzia du, zure egoera fisikoa, ongizatea, kargei eusteko gaitasuna eta, oro har, errendimendua hobetzen dituelako. Eliteko kirolariek errendimenduan hobekuntza handiak lortzen dituztelako sartzen dute, baita lesioak saihesteko ere.

Adineko pertsonen kasuan, indarra entrenatuz lortu dira arrakastak; izan ere, horiek mugikortasuna hobetzen dute, erortzeko arriskua saihesten dute, eta, azken batean, bizi-kalitatea nabarmen hobetzen dute.


Utzi iruzkina: