Kurl Bizeps

bemaaihiru@gmail.com 1607957381055 Burniak mugitzen | 2020-12-11 11:59

bemaaihiru@gmail.com 1607952183676

Kurl bizeps, bai kontzentratua, bai barra edo mankuernekin, aparteko ariketa bat da hain estetikoa den muskulu honi bolumena eta definizioa emateko. Beso handiak izateko ezinbestekoa da teknika ona erabiltzea.

1. Kurl bizepsa gauzatzeko, bi posizio azalduko dizkizuegu, hasierakoa eta bukaerakoa:

Azalpena: Zutik hasten da, oinak aldakekin lerrokatuta, belaunak pixka bat tolestuta, eta esku banatan mankuerna bat eusten du besoak luzatuta dituela. Atzeratu eskapulak, uzkurtu abdominalak eta eutsi pelbisa atzerako bertsioan hasteko. Ukondoak gorputzari itsatsita, justu kaxa torazikoaren aurrean, esku-ahurrak gorantz biratzen ditu, mankuernak sorbaldetarantz altxatzen dituzun bitartean. Bizepsa erabat uzkurtzen da mugimenduaren punturik altuenera iristean. 

Alderantzizko mugimendua errepikatzen du, hasierako posiziora itzultzeko. Hori errepikapena litzateke. Mugimendu osoa errepikatzen du, inertzia lortzeko gorputza ez kulunkatzen saiatuz.

2. Puntu honetan, kurl bizeps ariketan parte hartzen duten giharrak aipatuko dira.  

Brakiala, bizeps brakiala, brakiorradiala, aurreko deltoideak, goiko trapezioa, trapezio ertaina, eskapulen jasogailua eta eskumuturreko muskulu malguak.

3. Aurreko puntuaz gain, hainbat aldaera aurkitu ditzakegu ariketa burutzerako orduan:

- Zottman: Mugimendu berezia da, besorako errutinetan ez baita ikusten. Ez da errutina bat hasteko ariketa izan behar, baina ezin hobea da laguntzaile gisa sartzea. 

- Mailua: Gure brakioradiala sendotzeaz arduratuko da. Hau, eskumuturretik, ukondoaren barnealderaino eta besoaren hezurrean doa. Ariketa egitean eskumuturrak. biratzean, muskulu hori gehiago indartuko dugu. 

- Predikatzailea: Hemen besoa apoiltuko dugu. Ariketa honetarako mankuerna bat beharko dugu. Baina curl predikaria ez da soilik muskulu honetan zentratzen. Beste batzuek modu sinergikoan parte hartzen dute, asistentzia-eginkizuna betez. Muskulu hauek bizeps brakiala eta brakiorradiala dira. 

- Alterno konbentzionala: Kulr alternoa oso ospetsua da, ariketa hau egiteko barra bat edo bi mankuerna  beharko ditugu.  Bizeps sendo eta handia eraikitzea, neurri handi batean, ariketa hau behar bezala lantzearen mende dago. 

- ArmiarmaAzkenik, armiarma daukagu, ariketa honek ahalbidetzen digun lan-maila hain desberdina da , beste ariketa batzuen bidez indartzen zailak diren bizeps-atalak sendotzen lagunduko baitigu. 

4. Hurrengo puntuan, saihestu beharreko puntu garrantzitsuenak aipatuko ditugu.- Pisua altxatzea inpultsoaren laguntzarekin

Lehenik eta behin, gure ustez, ariketa hau gauzatzerako orduan eskumuturraren kontrolik ez izatea oso akats kaltegarri eta garrantzitsua da. 

Bestalde, gorputzaren jarrerari begira ukondoak egonkor ez mantentzea, besoak erabat zabaltzea, sorbaldak aurrera eramatea eta bizepsera begiratzea akats ohikoenak direla pentsatzen dugu, eta beraz saihestu beharreko akats orokorrenak eta nagusiak  dira.

Bukatzeko, errepikapen oso azkarrak edota gehiegizko pisua erabiltze akatsak ikusten dira. 

5. Azkeneko puntu honetan, ariketa hau burutzeko truko baliotsuak aipatuko ditugu. 

Ariketa hau gauzatzerako orduan hainbat pausu kontuan izan behar ditugu, hala nola, gluteoak eta abdominalak gogor mantendu, gure gorputzaren estabilitate eta sendotze bat lortzeko. 


Utzi iruzkina: