Ultraeskuindarren sentsibilitatea

blog-ero 1456131709562 blog-ero | 2007-01-30 22:12

a ze maila erakusten duten! Tentsio momentuetan lasaitasuna mantentzen maisuak dira gure nazionalista espainol hauek (eskuinekoak kasu honetan).

Donostian gertatu da. Plenoan Etxerateko zenbait kidek Iñaki De Juanaren egoera salatzeko protesta egin dutenean. Oihu asko entzun dira. Alde batetik de Juanaren egoera salatzen zuten oihuak. Bestetik protesta kritikatzen zutenak. Puntu horretararte dena normal. Munduko beste ezer.

Baina bapatean ultraeskuindarren neurona bakarra martxan jarri da eta hau entzun da: "¡¡¡¡coger y llevarle algunos de esos bollos para el muerto de hambre ese!!!!".

Zer gertatuko litzateke egoera kontrakoa izango balitz? Uste dut denok ezagutzen dugula erantzuna.  Atxiloketa, epaiketa eta zulora (eta ez orden honetan derrigorrez).  Honen adibide De  Juanaren  epaiketan gertaturikoa Ynestrillas-ek  "Juan Ignacio (sic) mirame a los ojos. Soy Ynestrillas. Mirame a los ojos que  va a ser lo último que veas" aldarrikatu zionean epaile, polizia eta aita santuaren aurrean (seguru apaizen bat bazegoela inguruan).

Baina gauzak horrela dira. Ze eingo dogu ba? Hil arte bizi.


Utzi iruzkina: