Bakardadea

blaialai 1456131703249 Blaialai | 2008-06-04 15:41

20071127143750-soledad

Bakardade ez iezadazu laga zuk ere,

heldu nazazu eskutik eta eraman nazazu zurekin.

Bakardade, izan zaitez nire lagun eta zure mundu hotzean murgildu nazazu.

 

Zure ezpain garratz horiek dastatu nahi ditut.

Malkoz beteriko gauak,

tristuraz josiriko ilunabarrak.

 

Maita gaitezen, izan gaitezen pertsona bakar bat.

Nahi duzun guztia emango dizut,

sufrimenduaren jabe izango naiz,

baina mesedez ez nazazu utzi zuk ere.


Utzi iruzkina: