Suetenak ere txapela du ta neska da

Esaanguratsua, suetenaren iraunkortasunari dagokionez:  Erderaz ez bezala (sekulako kontentzioz aritu baita)... euskaraz komunikatua irakurri duenean,


Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Herria sozialista!
Jo eta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!

...esaterakoan, negarrari eutsi ezinik egon da neska hori.

 

Entzun bestela:

 

www.tinyurl.com/m24qe

 

Ea negarrak ahaztu eta irribarreak nagusitzen diren hemendik aurrera.

 

((ETAk bideoz zabaldutako mezuaren transkripzio osoa))

iturria: www.berria.info

 

Euskadi Ta Askatasunak 2006ko martxoaren 24tik aurrera ekintza armatuen etenaldi iraunkorra abiatzea erabaki du. ETAren erabakiaren xedea Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzea da. Euskal Herriarentzat marko demokratikoa eraiki behar da, gure herri eskubideak aitortuz eta etorkizunari begira eta aukera politiko guztiak ahalezko eginez. Prozesu horren buruan euskal herritarrek beren etorkizunari buruzko hitza eta erabakia izan beharko dute.

Espainia eta Frantziako estatuei Euskal Herriko eztabaida demokratikoaren emaitzak errespetatzea dagokie, inolako mugarik gabe. Euskal herritarrok gure etorkizunari buruz erabakiko duguna errespetatu beharko dute.

Eragile guztiei ETAk egindako urratsaren neurri bereko erantzunkizunarekin jokatzeko deia egiten diegu. Espainia eta Frantziako agintariei egoera berriari erantzun positiboa eman eta jokabide errepresiboak alboratzeko deia luzatzen diegu.

Oro har, euskal herritarrei dei zabala egiten diegu prozesuan buru-belarri murgiltzeko eta gure herri eskubideen alde borroka egiteko.

ETAren borondatea eta nahia, zabaldutako prozesua burura eramatea eta Euskal Herrian benetako egoera demokratikoa eskuratzea da, urte luzetako gatazka gaindituz eta justizian oinarrituriko bakea eraikiz. Aurrerantzean, borondate horren araberako urratsak egiten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Gatazkaren konponketa, gaur eta hemen, posible da. Hori da ETAren nahia.

Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Herria sozialista!
Jo eta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!

 


Utzi iruzkina: