Ibaizabal ertzetik

Joan etorriak, berbaldi isilaldiak, gora beheraldiak, lau urteko isilune bat gainditzeraino. Non geunden gaur lau urte? Asko al da lau urte? Gutxi? Ibaizabalek bere bidean jarraitzen du, elurteak elurte. Baina "Ibaizabal ertzetik" baino, "Gudiana ertzetik" ote nabilen susmoa dut.


Bortizkeria (esan gabe doa, ETArena) amaitutakoan, euskarak bat egingo du askatasunarekin. Patxi Lopez lehendakariak dixit. lendakakari, inoiz baino argiago. Horrelako adierazpenek bortizkeriatik eta mespretxutik asko dute. Euskara erabat estigmatizatua nork eta zergatik ote duen galdera haizatzen du. Edo haizatu baino, agian, erantzuten esan beharko genuke.


2011. Lertxunak ugaritu dira Ibaizabal ertzean. Irakurleak ordea ez, Ibaizabal ertzetik. Ba al da hor inor? Edo Facebook eta Twitterren zaudete guztiak? Greba orokor (?) baten atarian dago Hego Euskal herria. Hotz egiten du kalean. Sindikatuak kalean dira.


urtean astebetez loratzen den landare maitagarria da Mari Jaia. Bistan da sustrai sendoak dituela, urte osoan somatzen baitira sustraiok. Baina, loratu, bere edertasuna hostoz hosto munduari so jarri, Aste Nagusian egiten du. Euriak freskatu baina zimeldu ezin dezaken edertasuna. Sorgina da Mari Jaia, Anbotoko Mariren leinukoa, Bilboko Mari, Jaia.


Atanes

bilbon 1456131644872 Ibaizabal ertzetik | 2007-03-08 18:18

Epaitegiei so denbora asko ematen dugu. Garzon, Atutxa, Ibarretxe, Ibarra, De Juana... izen dantza etengabea da hango eta hemengo epaitegi, auto, epai, kasu eta diligentzietan. Etorri bezala, ordea, isil antzean joan zaigu bat izen bat: Jose Atanes. Diligentziekin indioarena egin ote dugun...


Andu Lertxundik Zarauzko portu inguruan perla bat harrapatu zuen egun berean, kaltegoria hitza, kaltegoriako gizona den Aznar berragertu zen Espainiako telebistan. Kalte debalde.


Berria egunkariko Hizlandia atalean lan mundiala egin zuen IƱigo Aranbarri idazleak. Hango artikuluak Hizlandia izeneko liburuan bildu dituela jakin berri dugu. Agentzien diktaduratik ihesi, hitzak bizi gaitzake, hitztripuen gainetik. Aranbarriren barri, pozgarri.


Berri agentziek zer esan, jendarteak hura aipa. Komunikabideek aipatzen ez dutena ez da esistitzen. Beraz, blog hau kasu, ez da esistitzen. Nahiz eta hausnartzeko gai izan. Descartesen printzipioa, Cogito ergo sum, deskartatua.


Nobel saridun hori hil da. Ekonomia liberalaren sinbolo eta pentsalari nagusienetakoa. Berak ere, ordea, bi seme zituen. Eta bi seme horiek maitatu egingo zituen, gainera.


Lurra gaixo

bilbon 1456131644872 Ibaizabal ertzetik | 2006-11-17 10:04

2) Lurra gaixorik badago, geu gara bere gaixotasuna, bere minbizia. Ekologista porrokatuenek, sendatu egin nahi dute. 1) Radioterapia edo kimioterapia saio bat merezi du lurrak, minbiziak bakean laga dezan. -2) Ekologisten aurkari porrokatuenek, ez dute lurra sendatu nahi, Energia nuklearraren alde daude, ordea. -1) Radioaktibitatea ekar lezake horrek eta, horrekin, lurrak gizakiengandik libratuko duen radioterapia saioa jasoko luke. 0) Ekologistak eta antiekologistak, finean, puntu berdinera garamatzate.Zerora. Agian.


bilbon 1456131644872

Kategoriak