Borrokak egingo gaitu!

bihotz_erreak 1456131619114 BihOtZ_eRReaK | 2007-11-18 19:36

Ikasle Eguna 07

Isabel eta Fernando
Napoleonen Frantzia
memorian gorde guztia
ez galdetu, hori da zure herentzia

Hispanitatea jai egun
les morts pour la france eta abar
maite zure aberria
bandera aurrean egin zazu negar

Itzartu ikasleria
hitza hartu, oihukatu
borroka egingo dugu
borrokak egingo gaitu

Ez pentsatu zure kabuz
jarraitu kode morala
estimulu gidatuak
kontrol soziala kontrol poliziala

Hamabost urteko haurrak
sortuta asetzeraino
ume zahar tiranoak
baina hobe hori iraultzaile baino

Itzartu ikasleria
hitza hartu, oihukatu
borroka egingo dugu
borrokak egingo gaitu

Ikasle orok jadanik
prekarietatea zain du
hezkuntzaren merkatuan
full time estudiatu ta full time ordaindu

Lotuta, ondo lotuta
enpresaren mesedetan
ez dizute galdetuko
soilik izan zaitez onena denetan

Itzartu ikasleria
hitza hartu, oihukatu
borroka egingo dugu
borrokak egingo gaitu

Ez baita herri askerik
pertsona askerik gabe
ezta pertsona askerik
herria ez bada hezkuntzaren jabe

Heldu da gure garaia
imajinazio aroa
eskubideei bide egin
ikasi, irauli; eraiki geroa

Ikasle Egunean bilduz
guztiok gara gehiago
Usurbil hurbil daukagu
garaipena gero eta hurbilago


Utzi iruzkina: