Ikasle agurgarriok: Plataforma honen bidez, klasetik at, hor zehar aurkitzen dituzuen bertso, poema zein kantuak konpartitzeko lekua zabaldu nahi izan dugu. Jakin badakigu euskal kantu asko eta asko bertsoetan oinarritzen direla eta askotan oharkabean pasatzen zaizkigu halakoak. Era berean, edonork berak egindako bertsoak plazaratu nahi baditu, aukera paregabea du hemen hainbat epaileren aurrean bere burua frogan jartzeko. Hurrengora arte!
Kaixo! Hemen duzue gure lehen idatzia blog berri honetan. Bertsolaritzarekin harremana egin eta tarte on bat pasatzeko aukera eman nahian gatoz. Edozein aportazio, eskertuko dugu, zuen zain gaude. Ongi izan!
ze irakasle klase zara zu? na na na na????? ta zer da? zortziko txikia, handia?