Elkarrekin kooperatiba txikia: 'Ongi etorri eskolara' proiektua

euskara@zestoa.eus 1619673841261 Bertakotzea helburu | 2021-05-27 08:42

euskara@zestoa.eus 1622097951821

“Ongi etorri eskolara” proiektua, Gipuzkoako 16 lehen mailako irakaskuntza ikastetxetan aurrera eramaten da. Eskola eta komunitate inklusibo bateruntz bidea eginez, kulturarteko eredu pedagogikoa abian jartzeko akonpainamendu lana egiten du, ikasleri osoaren aukera berdintasunerako funtsezko gakoa euskara dela kontuan harturik.

Hau helburu duela, esku-hartze desberdinak aurrera eramaten ditu, irakasle, ikasle eta gehien bat “familia laguna” programaren bidez, familiekin. “Familia laguna” programan gertutasunezko erlazioen bidez, gizarte eta hezkuntza mailako akonpainamendua lantzen da, herrialde desberdinetatik Gipuzkoara migratu duten familiak eta hauen seme alaben adin tarte berean seme alabak dituzten euskaldun familiak kontaktuan jarriz.

2019-20 ikasturtean Donostia, Zarautz, Andoain eta Ordiziako 234 familia ari dira programan parte hartzen, akonpainamendu eta elkar ezagutzarako baliagarri diren erlazioak eraikiz.

Gipuzkoako bizikidetzaren alde eginez, 57 elkarte eta erakundek kolaborazio desberdinen bidez programan parte hartzen dute.

Gure eskolak mila kolore dituelako.

"Ongi etorri eskolara" proiektuaren webgunea


Utzi iruzkina: