Badaukazu txakurrik?

berbetan 1456131557315 bErBeT@n | 2007-03-19 12:15
2

Ba omen daude udalak jarritako arauak txakurrentzako jabeentzat, baina… Ondo zaindu eta hezten dituzte jabeek?

 Eta zer deriotzozue kaleetako garbitasunari? Bai, txakurren zerak…

 Etxebizitza txiki-txikietan bizi gara eta ez dira inola ere txakurrentzako leku egokiak. Ez litzateke egokiagoa debekatzea hiri handietan txakurrak edukitzea?

 Aspaldian txakurrek egindako erasoei buruzko berriak izan genituen hizpide guztiok. Badirudi ez direla dagoeneko hainbeste gertatzen. Arriskutsuak dira txakurrak edo beren jabeak?

  


Hemen eskaintzen dizkizuegun estekak euskal artzain txakurrari buruzkoa da lehenengoa, eta bigarrena Gasteizko udalak egindakoa da txakurrak hirietan baldin eta baditugu zer jakin behar dugun jakin dezagun.

Anonimator

Anonimator 2007-03-24 12:55 #1

Nik ez daukat txakurrarik. Hala ere, nire amak cooker spaniel edo dauka.<br />Aspaldian txakurrek egindako erasoei dagokienez, nire ustez, hedabideen kontuak izan ziren, azkenean arriskutsuak direnak txakurraren jabeak dira.<br />

txus

txus 2007-03-28 17:14 #2

Bai moda polita txakurrarena! Gidatzen ez badakizu, gidatzeko baimenik ez eta&nbsp;azterketak gainditu barik titulorik ere ez, orduan, gorotzak kaletik kentzen ez&nbsp;dakienari txakurra edukitzea debekatu behar zaio. Kaleak gorotzez libre orain!


Utzi iruzkina: