AZARO, LIBURU ARO

Iazko bideari jarraituz aurten ere Berbaizu, Asapala Euskara Elkartea eta Lizardi Mintza Taldearen artean "Azaro, liburu aro" literatur jardunaldiak antolatu ditugu. Deustun hasiko dugu hitzordu sorta, Irakurlearen Txokoaren lehenengo saioaren bidez. Pako Aristi eta bere "Note book"-a etorriko zaizkigu gurera azaroaren 21ean. Bidarte auzo etxean, iluntzeko 20:00etan. 

Hurrengoa Lizardi Mintza Taldeak antolatutako du, hilaren 22an Burtsan. Bertan Jon Maiak  "Apaizac Obeto" aurkeztuko digu, iluntzeko 20:00etan. Azkenik Asapala Euskara Elkarteak Joxe Arregi eta Edorta Jimenez ekarriko ditu "Jainkorik bai ala ez" elkarlanean egindako liburuaren gaineko solasaldira. Uxue Alberdik moderatua, hitzordua Txurdinagako AEKren euskaltegian (Arbidea 21) azaroaren 27an, iluntzeko 20:00etan.

Beste barik, liburu aro on.


Utzi iruzkina: