Ikasturteko lehenengo Prest!
Deustualdeko Prest! aldizkariaren ikasturteko lehenengo alea, laster kalean izango da. 117. zenbakia izango den honetan berrikuntza ugari izango dira. Aurretatu dezakegun kontuen artean Bilboko udaleko jaietako zinegotzia den Itziar Urtasuni elkarrizketa interesgarria dago. Beste protagonisten artean, Txus Pinedo izango da, Qatarretik "gureak kanpoan" atalean. Erreportajea glutenik gabeko bizitzaz arituko da, Pintxodromoak Izeki Tabernan egingo du bisita eta Euskararen Unibertsoko mikroipuinen lehiaketako irabazleak, ipuinak eta beste detaile pila "Barkua bete berba" atalean.
Irakurtzeko desiatzen gaude jada, jakin badakigu berrikuntzak ere izango direla tartean, baina momentuz, hona hemen aurrerapen gisa Prest!-en 117. alearen azala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: