Eta gure ondarea?
Gaur nire berbak oso hurbileko gai batetaz joango da. Gure lurraldea turistikoki prestatzen ari dira azken hamarkada hauetan, eta horretarako hiriburu eta kostaldeak txukun-txukun jartzen dituzte, baino ez oso urrun bertoko eta kanpokoentzako ikusgarriak izan daitezken eskualdeak ditugu. Gaur konkretuki Butroiko gazteluan zentratuko nahiz. Nahiz eta historikoki ezin dugun erdi aroko gaztelu bat bezala katalogatu, turistikoki izugarrizko arrakasta izan dezake. Orain urte batzuk bisita gidatuak egiten zituzten eta edonork mapa baten laguntzaz gazteluko zirrikitu guztiak ezagutu zezakeen. Gogoratzen ditut oraindik ikastolarekin bertara egindako ibilaldiak.
Baina gaur egun gauzak asko aldatu dira. Gazteluko ateak itxi egin zituzten eta bertan behera utzi dutela dirudi. Ixterako momentuan erreformak egiteko zela esan zuten, baina urteak pasatu dira eta gaztelua gero eta okerrago dago. Ez da aldamiorik ikusten ezta obraren arrastorik ere ez (erdiko partea bakarrik dago erreformatuta, eta hau oraindik irekita zegoenekoa da). Ikusi egiten direnak harri belztuak eta adarrak dira. Paretetatik landare eta zuhaitz adarrak ateratzen dira.
Garaia da gure ondarea zaintzeko, udala ezin da gazteluak bakarrik arduratu, baina diputazioak diru nahikoa du honelako proiektuak martxan jartzeko eta gure ondare hain preziatuak mantentzeko.
Iruzkinak
Mikel (freewheel) 2007-10-30 20:41 #1
<p>Butroiko gaztelua ez da pribatua?</p>
liher 2007-10-30 21:21 #2
Horregatik diñot, pribatua da, baña erreformatzeko baldintzarekin, eta turismoagaz ez dabeanez diru nahiko lortzen erreformak bertan behera geratu direz. Beraz, diru publikoa sar dezatela erreformakaz jarraitzeko.
Utzi iruzkina: