Hauek dira Berangoko Abertzale eta Sozialistek (BAS) udal hauteskundeetarako aurkezten dugun hautagai zein ordezkoen zerrenda: Hautagaiak: Imanol Rodriguez Basauri Aida Iturriaga Solabarria Pedro Luis Terrones Etxebarria Maite Royo Mezo IƱigo Fernandez Zunzunegi Miren Zelaia Rodriguez Kostan Sanchez Rodriguez Josefina Etxebarria Iratzagorria Eztizen Ortiz Fernandez Juan Antonio Puente Sanchez Unai Uranga Vesga Juan Maria Lekanda Nikolas Javi Nafarrate Hidalgo Ordezkoak: Jose Antonio Sarasola Perez Luis Jauregialtzo Arregi Angel Moratalla Monje Uribe Kostako herri eta alderdi guztien hau...
Berandu iritsi zaigu udaberria Berangora, baina indarrez eta ilusioz bildu digu herriak. Izan ere, normalizazio prozesuaren aldeko eta hauteskunde demokratikoen aldeko 259 sinadura lortu ditugu berangotarrok. Epea laburra izan arren, traba ugari izan arren.. behar genituen 100 sinadurak erraz lortu ditugu. Zorionak Berango! Baina gogoratu hauxe lehenengo urratsa baino ez dela, Berangon Euskal Herri berri baten aldeko olatu bat sortzera goaz! Animo eta aurrera bolie!
Ongi etorri Berangoko Ezker Abertzalearen blogera! Blog bat eratzea erabaki dugu berangotar guztiei gure proiektua helarazteko, gure proposamenak jakin ditzaten, gure iritziak irakur ditzaten.. Web orri hutsa izan beharrean, blog formatua aukeratu dugu dinamikoagoa delako. Edozein irakurlek parte har dezake gure artikuluetan, komentarioak utziz. Horrela, bisitarien iritziak ere ezagutzeko aukerea izango dugu, eztabaidak eta hausnarketak sor daitezke.. Beraz, zure laguntza ezinbestekoa egingo zaigu gure bloga aurrera eramateko. Beste barik, ondo segi, eta ongi etorri!